Mexikon 72 gorpu aurkitu dituzte hobi batean lurperatuta
Ipar-ekialdeko Taumalipas estatuan, 72 gorpu aurkitu zituen atzo Mexikoko Armadak hobi batean lurperatuta. Ekainaz geroztik, beste bi hobi ere aurkitu ditu Poliziak, 106 gorpurekin. 2006an Felipe Calderon Amerikako herrialde horretako Presidentetzara heldu zenetik, 28.000 hildako izan dira Mexikon Poliziaren eta droga kartelen arteko istiluen ondorioz. Liskarren atzean AEBetako droga merkatua kontrolpean izateko lehia dago.GARA |
Mexikoko Armadak 72 gorpu -58 gizonezko eta 14 emakumezko- aurkitu zituen atzo Taumalipas estatuan, etxalde bateko lurretan hobi batean lurperatuta, Europa Press-ek jakinarazi duenez.
Taumalipas Mexiko ipar-ekialdean dago eta herrialdeko estatu arriskutsuenetarikoa da, besteak beste, droga-trafikoaren gaineko kontrola lortzeko El Golfo eta El Zetas kartelen arteko borroka dela-eta.
Ustez talde kriminal batek bahituta zuen gizonezko bat iritsi zen atzo San Fernando ingurura, bertan Armadak duen errepide kontrol batera. Gizona bala batek zaurituta zegoen eta laguntza eske joan zen, «El Universal» egunkariak jakinarazi zuenez.
Infanteriako hainbat kide gizonezkoak azaldutako etxaldera hurbildu ziren. Bertan ezkutatuta zeuden ustezko talde kriminaleko kideak, Mexikoko Armada zelatan zela ohartzean, tiroka hasi ziren eta hainbat ibilgailutan ihes egin zuten.
Tiroketak lau hildako utzi zituen, itsas infanteriako kide bat eta ustezko bahitzaileetako hiru, AFPk jakinarazi zuenez.
Armadako kideek, bestalde, adingabeko ustezko sikario bat atxilotu eta Fiskaltzara eraman zuten.
Etxaldean, 21 arma eta 101 kartutxo aurkitu zituen Armadak. Horrez gain, Poliziak lau kamioneta atzeman zituen; horietako batek matrikula faltsua zuen. Azkenik, etxaldetik 22 kilometrora, 72 gorpu aurkitu zituzten hobi batean lurperatuta.
Kartelen aurkako gerra
Mexikoko presidente Felipe Calderonek 2006. urtean boterera iritsi zenean droga kartelen aurkako izugarrizko guda hasi zuen. Operazio horietan Poliziari laguntzeko, Calderonek Armadako 50.000 soldadu jarri zituen.
Azken lau urteetan, guztira 28.000 hildako eragin dituzte Poliziaren eta droga-kartelen arteko istiluek, hil honetan plazaratutako datu ofizialen arabera.
Tamaulipas estatu osoa hartua du gerra horrek. Ipar-ekialdeko estatu horretan egunero izaten dira istiluak droga trafikoaren kontrola lortzeko lehian ari diren droga kartelen artean, hain zuzen ere, besteak beste, El Zetas -Mexikoko Armadako antzinako kideak- eta El Golfo taldeen artean.
Mexikoko agintariek jakinarazi dutenez, bi talde horiek duela zenbait hilabete banatu ziren eta, egun, Mexikoko zenbait estatutan droga trafikoaren kontrola lortzeko operazioak egiten dihardute.
Ekainaren 7an ere, Poliziak beste hobi bat topatu zuen Mexiko hegoaldean. 55 gorpu aurkitu zituen bertan.
Uztailaren 24an, berriz, Nuevo Leonen, «El Golfo» eta «Zetas» taldeek berebiziko presentzia duten iparraldeko estatuan, 51 gorpu aurkitu zituen Poliziak.
Guerrero estatuko zubi batean besoak mozturik zituzten bi gorpu topatu zituzten asteazkenean Mexikoko segurtasun indarrek. Gorpuen alboan «Nuevo Cartel de la Sierra» sinadura zuen mezu bat utzi zuten.
El Gobierno de México, que desde la llegada a la Presidencia de Felipe Calderón en 2006 declaró la guerra a los cárteles de la droga, anunció ayer la compra de aviones no tripulados a Israel para, según la versión oficial, utilizarlos en la localización de campos dedicados al cultivo de sustancias ilegales, informó Efe.
Según un documento de la Secretaría de la Defensa Nacional, cuyo contenido adelantaba el lunes el diario «La Jornada», México compró el año pasado un número indeterminado de aviones no tripulados a la compañía israelí Elbit Systems por unos 18,4 millones de euros.
El Ministerio de Defensa mexicano se negó a explicar cuántos aviones comprará ahora. GARA