GARA > Idatzia > Ekonomia

Donostiako bigarren ingurabideko kanona legezkoa den galdetuko dio Aralarrek EBri

GARA | DONOSTIA

Gipuzkoako Diputazioak Donostiako bigarren ingurabidea ireki ostean ezarri duen prebentzio-kanon berriak Europako Batzordeak (EB) gai hauetan ezartzen duen araudia betetzen ote duen galdetuko dio Aralarrek Europako Parlamentuari. Izan ere, errepide berria martxan jartzearekin batera Diputazioak 0,37 euroko igoera ezarri du bere eskumeneko autobideak erabiltzeagatik ordaintzen den kanon estandarrean.

Zehazki, kanonak garraiorako ibilgailu astunen kasuan 2006/38CE arauak defendatzen duen «proportzio- naltasuna eta diskriminazio eza» errespetatzen duen galdetuko dio Aralarrek EBri. Era berean, prebentzio-kanonaren kontzeptua balora dezan eskatuko dio, erabiltzaileari agian erabiliko ez duen zerbitzu bategatik aldez aurretik ordaintzeko obligazioa ezartzen baitio.

AP-1 eta A-8

Zentzu horretan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan Aralarko bozeramaile den Rebeka Uberak atzo salatu zuenez, AP1 eta A-8 autobideen erabiltzaileen %20k, Donostiako bigarren ingurabidea erabiliko ez duten arren, errepide berriaren zatia aintzat hartuta portzentaje bat ordaindu beharko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo