GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Euskal Herriaren eskubideen aldeko ekitaldia Bilbon

Bide politiko eta demokratikoak hautatzeko deia egin diote PSOEri

Euskal Herrian aro berri bat zabaltzen ari delako uste osoarekin, horren arabera jokatzeko deia egin zioten PSOEri Bilbon, ehunka herritar batu ziren ekitaldi politikoan. Abiarazitako fase hori Euskal Herrira konponbidea eta demokrazia ekarriko duena dela defendatuta, soilik «bide politiko eta demokratikoen alde» egin dezala exijitu zioten PSOEri. Ekitaldiaz gainera, parte-hartzaileek eserialdia egin zuten Zabalburun manifestazio eskubidea urratu dietela salatzeko.

p002_f02_312x312.jpg

Oihana LLORENTE |

Euskal Herriaren eskubideen aldeko ekitaldi politikoa eserialdi jendetsua bilakatu zen atzo eguerdian Bilbon. Zabalburu plazara bertaratutako ehunka lagunek lurrean eserita salatu zuten manifestaziorako duten oinarrizko eskubidea Lakuako Barne Sailaren ekimenez urratua izan zaiela. Hori salatzeko inguratu ziren Bilboko erdigunera, baita PSOEri eskatzeko ere, egun indarrean den aro politiko berrian, soilik bide politikoen eta demokratikoen alde egin dezala.

Hitzordurako deia egin zuen taldearen izenean, Hibai Castro eta Begoña Bretos izan ziren bozeramaileak. Euskal Herrian «itxaropen eta ilusio aro berri bat» zabaltzen ari dela sostengatu zuten ekitaldian. Gainera, Euskal Herrira «konponbidea eta demokrazia ekarriko duen aroa» den uste osoa izanik, Jose Luis Rodriguez Zapatero buru duen alderdiari eskatu zioten egoera horren arabera ekiteko, eta ildo horretatik, bide errepresiboak albora ditzala exijitu.

Estatu espainolak eta frantsesak «Euskal Herriaren zutoinak etengabe kolpatzen eta erasotzen» dituztela gogor salatu zuten. Horren adibideen artean aipatu zituzten euskara, hezkuntza eta gisako arloetan politika ukatzaileak garatzen dituztela. Azkenaldian, gainera, espainiar monarkia etengabe Euskal Herrian bisitan egotea, gero eta gehiago izatea eraikin ofizialetan bandera espainolak edo selekzio espainolen partidak inposatzea ere horren erakusletzat jo zituzten.

Euskal Herria herri «ukatua, zatikatua eta zapaldua» dela esan zuen Castrok, eta zapalketaren soka luzea izan den arren, euskal herritarrek inoiz ez dutela amore eman nabarmendu zuen, eta «etorkizunean ere gure eskubideen alde egiteko konpromiso sendoa hartu dugu», defendatu zuen jendaurrean gazte bilbotarrak.

Azken hamarkadan eskubide zibil eta politikoak «jomugan» izan direla salatu zuten ekitaldian, eta boto eskubidea, adierazpen askatasuna eta elkartze zein manifestazio eskubideen urraketa larria jarri zuten horren adibidetzat. «Herri honetako sektore zabal handi batek deklaratu gabeko salbuespen egoera bat pairatzen du», ohartarazi zuten.

Horiek horrela, egoera atsegina ez den arren, ilusioan eta itxaropenean sakondu nahi izan zuten Zabalburuko biribilgunean eraikitako agertokitik eta azken hilabeteetan «agertoki berria eraikitzeko» pauso handiak izan direla sostengatu zuten: «herri bezala eta euskal herritar gisa dagozkigun eskubideak errespetatuko diren agertoki berria sortzera bideratuak», nabarmendu zuen.

Castro eta Bretosen arabera, indarra metatzeko zein herritarrak aktibatzeko urratsak ematen ari dira egunotan eta jatorri eta tradizio bateko zein besteko indar politikoak «mesfidantzaren trintxerak alboratu eta elkarlanean aritzea» begi onez ikusi dute. Hala eta guztiz ere, herritarrei zuzendu nahi izan zieten euren mezua eta hauek aro berri honetan badutela «zeresan eta zeregin handia» azaldu zuen.

Gaur egun indarrean den «blokeo, gatazka eta ukazio egoerari» onura ateratzen dioten bakarrak Madril eta Paris direla ohartarazi, eta egoera hori atzean uzteko deia egin zieten herritarrei, eta horretarako behar den besteko «masa kritiko zabala» badagoela jakinarazi zuten. Etorkizun berri hori eraikitzeko ordea, burujabetza lortzea ezinbestekoa dela nabarmendu eta aldarrikapenak kalera ateratzera eta guztiak mobilizatzeko deia egin zieten herritarrak, «70eko hamarkadan bezala, orain ere inork ez digu ezertxo ere oparituko» gogoraraziz.

Konpartsakideak nonahi

Zabalburuko biribilgunea txiki geratu zen bildutako jendetzari leku egiteko eta herritarrek errepidean ere jesarri behar izan zuten ordu laurden iraun zuen protestan. Adin guztietako herritar anonimoen ondoan Zabalburun izan ziren Elorrioko alkate, Niko Moreno, Jone Goirizelaia abokatua eta ezker abertzaleko ordezkari Tasio Erkizia eta Miren Legorburu. Bildutako komunikabide andanaren jomuga bilakatu ziren lau herritarrak ekitaldia abiatu aurretik.

Bertaratutako konpartsakideek jarri zuten kolorea ekitaldi politikoan. Jende artean bestelako kamisetak ikus zitezkeen arren, Kaskagorri, Txori Barrote eta Altxa Porruko ordezkariek eraman zuten «Euskal Herriaren eskubideen alde» zioen pankarta, manifestazioa antolatu zuen herritar taldearen ondoan. Lehen bi konpartsek txosna jartzeko jasandako debekua gogoan izan zuten eta ekitaldian parte hartu zutenek elkartasuna helarazi nahi izan zieten bi konpartsa horietako kideei.

Jaiez gozatuz

Gainera, protesta Aste Nagusiaren barruan eginik ez zuten festa giroa alboratu eta eserialdiak iraun zuen bitartean bozgorailuetatik musika alaia zabaltzen zen.

Ekitaldia amaitu aurretik, gogoan izan zituzten «Euskal Herriaren eskubideen aldeko bide luze, latz eta eder honetan galdutako herritarrak», baita errepresaliatuak eta astebururo-astebururo espetxeetara bidaian joan behar duten senide eta lagunak, haiei guztiei, parte-hartzaileen txalo zaparradaz lagunduta «maite zaituztegu» argi bat helarazi zieten agertokitik, eta atzoko ekitaldiko une hunkigarriena izan zen hori.

presoak gogoan

«Euskal presoak etxera». Horixe izan zen ekitaldian bildutakoek botatako oihu bakarra. Ikurrinez eta Nafarroako banderez gain, euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzen zuten makina bat banderola ere eraman zituzten.

«alai eta kementsu»

Bilboko Aste Nagusiaren egun handian egindako ekitaldi politikoan herriak herriarentzat sortutako jaiez «alai eta kementsu» gozatzeko deia egin zuten agertokitik, zigortutako konpartsei euren elkartasuna helarazi ostean.

La Policía autonómica, empecinada con el recorrido

El gran despliegue efectuado por la Ertzaintza, cortando incluso el paso en las céntricas calles Navarra y Buenos Aires, hizo que se vivieran momentos de gran tensión en los alrededores de la Plaza Circular una vez concluido el acto.

La gran mayoría de los asistentes se dirigieron, después del acto político, hacia el centro festivo de la ciudad, tomando para ello la calle Hurtado Amezaga, con apenas tráfico debido a las fiestas.

Los cientos de viandantes que tenían el mismo destino fueron sorprendidos, sin embargo, por media docena de furgonetas de la Ertzaintza que, a gran velocidad y con las sirenas a todo volumen, intentaron impedir su paso. Los policías bajo las órdenes de Rodolfo Ares exigían desde la megafonía de sus dotaciones que no se ocupara la carretera, mientras que más furgonetas llegaban a la Plaza Circular para cortar el paso en dirección al Ayuntamiento.

La Ertzaintza quiso impedir como fuera que aquellos ciudadanos realizaran el recorrido vetado hasta en dos ocasiones por Interior de Lakua, lo que hizo que se vivieran momentos de tensión. Numerosas personas, muchas de ellas simples viandantes que querían acercarse al Botxo para celebrar las fiestas, reprendieron esta actitud a los agentes, otras optaron por cantar «Lepoan hartu eta segi aurrera» y una mujer eligió echar un irrintzi que contagió a otras dos mujeres, que hicieron lo propio.

Mientras todo esto ocurría, los agentes de la Ertzaintza no se percataron de que la gran mayoría de los asistentes al acto optaron por no entrar en enfrentamientos y eligieron una calle paralela a la cortada para llegar al Arenal, dejando a la Policía autonómica sin saber muy bien qué hacer. Al final, decidieron subirse a sus furgonetas y esfumarse como si nada hubiera pasado.

Antes incluso de que el titular del Juzgado Central de Instrucción número 6 de la Audiencia Nacional, Eloy Velasco, solicitara a Interior de Lakua que controlara el acto, el consejerero de Interior Rodolfo Ares mostró su intención de hacerlo. Más de media docena de furgonetas se colocaron para ello.

O. L.

irailak 11

Adierazi EHk eskubide zibil eta politikoen defentsan datorren irailaren 11rako Bilboko kaleetan egiteko iragarri duen manifestazioa gogoan izan zuten atzo, eta egun horretan Bilbo «betetzera» deitu zituzten euskal herritarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo