Turkia 2010 Mundu Txapelketa
Ezustekoak eta prestaketaren balioa ikusteko garaia da
Frantziak eta Espainiak uste baino neurketa parekatuagoa jokatuko dute. AEBek egunotan erakutsiriko maila Kroaziaren aurka errepikatu nahiko dute.
Arnaitz GORRITI
Saiakerak amaitu dira. Eguerdi ostean hasiko da Turkiako Mundu Txapelketa, eta nahiz eta taldeek oraindik ez duten beren jokorik onena egingo, prestaketek benetan ezer balio izan duten ikusteko aukera izango da.
Horrez gain, lehenengo ezustekoak ere ikusiko dira ziurrenik. Esaterako, estatu frantseseko selekzioak Espainiari egundoko belarrondokoa eman diezaioke. Estatu espainoletik kanpo jokatu zuen partida bakarrean Scariolorenek asko sufritu zuten, eta epaileek beren alde hain nabarmen egitera ohituta, epaile «neutralekin» munduko egungo txapeldunek uste baino izerdi handiagoa atera beharko dute bleuen aurka. Frantziak Parker falta du, baina Boris Diaw, Nicolas Batum eta Nando De Colo-ren eskutik, zeinahiri lanak emateko gai da. Bestetik, Pau Gasolen eta Calderonen falta suma lezakete espainiarrek.
AEBen erritmoa
Urrezko domina lortzeko beste faborito nagusia, Ameriketako Estatu Batuetako selekzioa, Kroaziaren aurka hasiko da. Badirudi Mike Kryzewski-ren mutilek, aurreneko partidan zalantza batzuk erakutsi arren, martxa hartu dutela, eta defentsa, kontraerasoa eta Kevin Durant-en eskutik maila itzela eman dute azken neurketetan, Greziaren aurka batik bat. Kroaziak Ante Tomic, Roko Leni Ukic edo Zoran Planinic-en talentua beharko du amerikarrei aurre egiteko, baina sorpresa itzela litzateke irabaziko balute.
Ikusi egin behar, bestalde, Serbiak eta Greziak nola ekiten dioten Krstik eta Teodosic eta Fotsis eta Schortsianitis-ik gabe. Balkandarrek Angola arriskutsuaren aurka egingo dute debuta, eta greziarrek Txinaren aurka. Yao Ming beraiekin balute asiarrek...
Serbiak atzo eman zuen Turkian jokatuko duten 12 jokalarien zerrenda. Azkenean, Miroslav Raduljica izan zen Dusan Ivkovic entrenatzaileak kanpoan laga zuen azkena. Caja Laboral Baskoniako Nemanja Bjelica tartean da.
FIBA TV bitartez webgunetik partidak ikusteko aukera izango da. Hemen inguruan, Marca TV eta La Sexta kateek txapelketa osorik eskainiko dute. Orotara 183 herrialdetako telebistek emango dituzte neurketak.
Los entrenamientos del Caja Laboral Baskonia cuentan con la incorporación del pívot bosnio Sinisa Tepavcevic, desplazado a Gasteiz para aumentar la calidad e intensidad de las sesiones. Junto a él, Martín Buesa, Albert Moncasi y los jóvenes Alex Ramón y Devon Van Ostrum también acuden a Zurbano para completar los entrenamientos.
Por otra parte, Josean Kerejeta anunciaba en Radio Vitoria que cuenta con Lior Eliyahu pero que, si se va, buscará otro interior comunitario.
GARA