GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Aviron prest dago beste ezusteko bat eman eta sailkapeneko buruan jarraitzeko

p034_f02.jpg

Jon LEUNDA

Avironek sailkapeneko lehen postuari eutsi egin nahi dio, Ligako beste handi baten zelaian garaipena erdietsita, baina ez du erraza izango Castresen garaipena lortzea, taldea ona baitute frantziarrek.

Hala ere, Avironek galtzeko ez du ezer eramango, eta irabazteko, berriz, asko. Puntu gehigarri bat lortzea ere ez litzateke txarra. Izan duen Liga hasiera ikaragarria izan da, sailkapeneko buru baitira 9 punturekin. Castresek, berriz, bost puntu ditu, eta sailkapeneko erdialdean dago, baina aurtengoan ere Liga irabazteko faborito nagusien artean jarraitzen du.

Bestelakoa da Biarritzen egoera, 16.30etik aurrera jokatuko baitu Agenen zelaian, Avironek jokatuko duen ordu berean. Lapurtarrak ez dute Liga ongi hasi, lehen jardunaldian aparteko jokorik egin gabe garaipena erdietsi zuten, eta bigarrena galdu egin zuten. Bi jardunaldiak etxean jokatuta, ezin esan emaitza onak direnik.

Zuri-gorriak Liga irabazteko hautagaien artean agertzen dira, eta are gehiago iazko denboraldi amaiera ikusita.

Gaur garaipena erdiesteko aukera ona daukate, sailkapeneko azkenekoaren aurka arituko baitira, oraindik puntu bakar bat ere batu ez duen taldearen aurka. Hala ere, Jean Michel Gonzalezek zuzentzen duen taldeak lehen bi partidetan erakutsi ez duen zerbait erakutsi beharko du garaipena lortzeko. Aldaketa asmoa kapitainaren postutik hasiko da, aurrerantzean Harinordokik izango baitu kargu hori, Thionen kalterako, horrela erabaki baitu Gonzalezek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo