GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herria jaietan

Antolintxuk eta Madalentxuk irekiko dituzte Plentziako jaiak

Sanantolin jaiekin liluraturik betiko bertan gelditu ziren Antolintxu eta Madalentxu bikoteak lagunduta, gaur hasi eta datorren igandera bitarte, hamaika ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute plentziarrek. Azokak, lehiaketak, musika emanaldiak, esku pilota txapelketak, gazte koadrilen arteko lehiak... aspertzeko aukerarik ez dute izango egunotan.

p018_f02.jpg

GARA | PLENTZIA

Gaur arratsaldean hasiko dira Plentzian, igandera arte iraungo duten sanantolin jaiak. Antolintxu eta Madalentxu pertsonaiek lagunduta, hamaika ekimenetan parte hartzeko aukera izango da zazpi egunotan.

Festa Antolintxu eta Madalentxuri harrera eginez hasiko dute plentziarrek, 17.30ean. Diotenez, Isuskiza baserritik erosketak egitera jaitsi ziren Plentziara duela urte asko Antolintxu eta Madalentxu. Plentzian, ordea, sanantolin jaiak ziren, eta bertan zegoen giro ederraz liluraturik, plentziar bikotea ez zen gehiago etxera itzuli. Bikoteari harrera arratsaldean egingo bazaio ere, goizetik jai giroan murgiltzen hasteko, kalejira egingo dute 12.30ean. Gero, gazteek bazkari herrikoia egingo dute.

Isuskiza baserriko bikoteari 17.30ean ongi etorria egin ondoren, Andre Maria elizarantz igoko dira herritarrak dultzainero, txistulari, buruhandi eta abarrez lagunduta. Bertan, ohorezko aurreskua dantzatuko diete festetako pertsonaiei. 20.00etan, berriz,udaletxean egingo diete ongi etorria. Bertan, Bizar Gorri taldearen eskutik, berbenaz gozatzeko aukera izango da segidan, 20.30ean. 22.00etan, berriz, zezensuzkoa izango da eta ordubete geroago, Berbena Zuri lehiaketa. Epaileek 1.30ean jakinaraziko dituzte garaileen izenak, parte hartzaileak Astillerotik beren jantzi zuriak erakutsiz bertaratu ostean.

Gazte Koadrilen Eguna

San Antolin jaiei hasiera eman eta gero, sei egunez jai giroan murgildurik iraungo du Plentziak. Hala, bihar, asteartean, 11.00etan hasi eta 13.30 bitartean, paintball partida jokatzen arituko dira plentziarrak eta 12.30erako, berriz, Bitsaren Jaia iritsiko da.

Arratsaldean, berriz ere, bi ordu eta erdiz, 17.00etatik 19.30era paintball jolasa izango da Bizkaiko udalerrian barna, eta tarte horretan, 18.00etan, emango diote hasiera Helduentzako Mozorro Lehiaketako desfileari. Iluntzean, 20.30ean, kontzertu emanaldia izango da Astilleron, Doctor Flash-Back taldearen eskutik.

Asteazkena, aldiz, tradizio handiko eguna izaten da Plentzian, aurtengoa Eskualdeko Nekazari eta Abeltzainen Azokaren 118. edizioa izango baita. 12.00etan, III. Euskal Jantzien Lehiaketa ospatuko dute, eta aurreko egunean helduentzako izan zen lehiaketa, gaurkoan, 18.00etan, umeentzako eta familientzako izango da. Eta egunari amaiera emateko, 21.00etan Helduentzako Play Back Lehiaketa egingo dute.

Osteguna izango da, irailaren 2an, egun nagusia, San Antolin eguna hain zuzen. Ostiralean, berriz, Gazte Koadrilen Eguna ospatuko dute eta Plentzian bi egunotan jai egitarau betea izango badute ere, larunbata izango da, ezbairik gabe, egun osatuena, lehiaketa, ikuskizun eta musika emanaldiz lepo.

MERKATUA

Asteazkenean, irailaren 1ean, tradizio handiko Eskualdeko Nekazari eta Abeltzainen Azoka ospatuko dute. Tradizio handikoa da, 118. edizioa izango baita aurtengoa. Asteburuari begira, egitarau oparoa izango dute San Antolin jaietan, aspertzeko betarik uzten ez duena.

Uda osoan bezala, irailean ere aspertzeko betarik ez dute izango Plentzian

Nahiz eta Bizkaiko itsas-hiribilduko festarik handienak egunotan ospatuko diren -gaur hasi eta irailaren 5a bitarte- aurreko asteetan ere ekimen ugari ospatu dituzte Plentzian.

Hala, aurreko larunbatean, hilaren 21ean, Antolintxu eguna ospatu zuten eta egun horretan aurkeztu zituzten sanantolinetan protagonista nagusi diren pertsonaiak, Antolintxu eta Madalentxu, ohorezko aurreskua dantzatu eta saiheski jana eginaz.

Alta, datorren igandean Antolintxu eta Madalentxuriagur esan ostean ere, hainbat ekimen izango dituzte irailean. Datorren asteburuan, esaterako, motorzaleen topaketa eta lehiaketan motor klasiko eta berrien erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Irailaren 12an, gainera, Esaera Zaharren Lehiaketaren aurreneko edizioa ospatuko dute, gai horren jiran bertso-poteo eta guzti 11.00etatik aurrera. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo