Gasteiz
Gazte bati sexu erasoa egitea leporatuta, 58 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak
Ertzaintzak 58 urteko gizona atxilotu du Gasteizen etxe-aldaketa egiteko laguntza eskatu zion 18 urteko gazte bati ukituak egitea egotzita. Lakuako Barne Sailak adierazi zuenez, gertakaria ostiralean jazo zen, arratsalde partean. Biktimak berak eman zion Ertzaintzari abisua, sexu eraso bat jasan zuela-eta. Erasotzailea Alberto Schommer kaleko denda batean zegoela jakinarazi zien poliziei 18 urteko mutikoak. Erasotzailea bistaz ezagutzen zuela esan zien biktimak poliziei, eta berak azaldu zuenaren arabera, 58 urteko gizonak etxe-aldaketa egiteko laguntza eskatu zion, eta haren etxera heltzean, izterretan ukituak egiten hasi zitzaion, galtzak jaisten ere saiatu zelarik.