txantrea
Termiten eboluzioa ikuskatuko du Iru�eko Udalak, astelehenetik aurrera
Astelehenetik aurrera, Iruñeko Udalak Txantreako auzoko hainbat txoko ikuskatuko ditu termiten presentzia eta eboluzioa baloratzeko asmoz. Era berean, intsektu hauei buruzko informazioa duten liburuxkak banatuko dituzte kaltetuak izan diren bizilagunen artean. Orain dela zortzi urte, Txantreako Auzo Elkarteak Udalera jo zuen auzoan termiten plaga bat omen zutela-eta, hala ote zen argitzeko azterketa egin zezala eskatuz. Azterketa egin eta «termiten presentzia» bazegoela ondorioztatu eta gero, hainbat fase finkatu zituzten arazoari aurre egiteko.