GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14a

Avironek gero eta ilusio handiagoa zabaltzen du

Zuri-urdinek berriro ere partida handi bat egin zuten, eta Boyet denen buru zela, etxetik at ere garaipenak lortzen badakiela erakutsi zuen taldeak.

p042_f01_333x333.jpg

BOURGOIN 23
AVIRON 28

Jon LEUNDA I

Avironek sailkapeneko lehen postuan jarraituko du atzo Bourgoinen zelaian irabazi ostean. Pasa den asteazkenean bezalaxe, lan asko egin behar izan zuten, eta bigarren zati bikain baten ostean garaipena besapean hartuta etxeratzeko moduan izan ziren.

Talde euskalduna oso azkar aitzineratu zen, hirugarren minutuan Boyetek drop bat gauzatu baitzuen. Minutu bat geroago Pietersenek entsegua lortu zuen, eta Boyetek gauzatu egin zuen. Gauzak ezin hobeto hasi ziren, laugarren minuturako 0-10 aurretik baitzen talde zuri-urdina.

Etxekoek ere erreakzionatu egin zuten, eta ia jarraian bi zigor-kolpe gauzatu zituzten, baina tartean Boyetek ere beste bat lortu zuenez, 6-13 aurretik ziren euskaldunak 30. minutua bete zenean.

Hortik hasi eta bigarren zatiko hamargarren minutura bitartekoak izan ziren lapurtarren unerik zailenak. Lehenengo zigor bat lortu zuten etxekoek, eta ondoren gauzatutako entsegu bati esker, partidari buelta eman zioten 16-13. Lehen zatiko azkeneko jokaldian, Boyetek berriro ere zigor bat baliatuz, partida orekatu egin zuen.

Bigarren zatia gaizki hasi zen euskaldunentzat, etxekoek bigarren entsegua lortu eta gero gauzatu egin baitzuten, baina hortik aurrera jokoaren jabe egin ziren, bi entsegu ere lortu zituzten, eta garaipena lortzeko balio izan zien.

Azkeneko denboraldietan Avironek izan duen arazorik handienetakoa etxetik kanpo izan du, oso puntu gutxi lortzen baitzituen, baina aurtengoaren hasieran gauzak primeran doaz, hiru partidetatik bi irabazi egin baitituzte lapurtarrek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo