GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Estreinaldia, San Mamesen

Antidoto onenaren bila

p033_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Athleticek denboraldiko lehen partida irabazi zuen. Udan lortutako emaitzen ondoren eta denboraldi-aurreetako goranzko joera kontuan hartuta, badirudi zuri-gorriek azken asteotan erakutsitako baikortasunak oinarri sendoa duela.

Futbola, ordea, biren artean jokatzen den kirola da eta San Mamesen Ligari estreinaldia emango dion aurkariak baikortasun hori nolabaiteko arduraz margotu du. Bilbotarrek euren buruarengan konfiantza dute, bai. Bigarren garaipena jarraian eskuratzeko gai direla uste dute; neurketaren eguna gerturatu ahala, ordea, Atletico Madril bilakatzen ari da euren diskurtsoaren ardatz. Zehatzago esanda, madrildarrei aurre egiteko zer egin behar den. Aurkaria geldiarazteko modua bilatzea, norberaren ezaugarrien gainetik jarri da.

Ez da harritzekoa, Atletico talde beldurgarria bilakatu baita, antzinako bertuteei -eraso bikaina-, ondo aukeratutako fitxaketak, lehiaketaren beharrei egokitutako prestakuntza, eta denboraldi hasiera arrakastatsuak indartu duen aldartea gehitu baitzaie. Horri guztiari nola aurre egin aztertzen dihardute zuri-gorriek.

Aspaldiko egia dute errezeta: inoiz baino hobe defenditu eta aukerak aprobetxatu. Futbolzaleen hizkeran esanda, «atzean ongi itxi, aurrelariei lekurik ez utzi, bakoitzaren gainean bi jokalari jarri eta sortuko ditugun aukerak aprobetxatu», Carlos Gurpegiren hitzetan.

Hori lortzeko, baina, oso berezkoa duen jokoari uko egin beharko lioke Athleticek. Ondo moldatzen dira zuri-gorriak partida zoroetan, baina baita Madrilgo zuri-gorriak ere. Andoni Iraolaren ustetan, beraz, beste hainbestetan egokia izan daitekeena, larunbatean alferrikakoa izan daiteke. «Partida apurtu nahi izango dute, beraiek ere gustura aritzen baitira joan eta itzuliko neurketetan. Sekulako konfiantza dute goiko jokalariengan, lekua badute, min egiteko egundoko gaitasuna dutela badakitelako. Hori kontuan hartuta, eta partidei erritmoa eta intentsitatea ematea -batez ere San Mamesen- gustukoa dugun arren, oreka bilatu beharko dugu: aurrera jo bai, baina lekurik inola ere galdu gabe».

Gauza bera uste du Gurpegik, argi baitauka «arrisku handia» sortzen dutela lekua dutenean. «Baloia oso ondo pasatzen duen jendea dute eta, batez ere, oso ondo desmarkatzen den jendea». Horri aurre egiterakoan, beraz, bat egiten du usurbildarrarekin. «Joan eta itzuliko norgehiagoka batekin, kaltetuta amaitzeko arriskua daukagu. Oso partida indartsua, sendoa, egin behar dugu, inolako erraztasunik izan ez dezaten».

Premia horrek aldaketak sor ditzake hamaikakoan. Ez litzateke harritzekoa izango Joaquin Caparrosek zelai erdia indartzea, iaz ohikoa bilakatu zen formularekin, hots, Gurpegi eskuinera mugituz, taldeari defentsa-ukitu handiagoa emateko.

Madrildarren aurtengo mehatxuaren parekoa izan daiteke iaz Bartzelonak eta Real Madrilek San Mamesera egindako bisitek utzi zutena. Eta entrenatzaileak aurkitutako balaztatze-sistema -arrakastatsua, lau puntu lortu baitzituen Athleticek- antzekoa izan zen: bost erdilari erabili zituen kataluniarren kontra, puntan Llorente bakarrik utziz; eta Gurpegi kokatu zuen eskuin hegalean madrildarren aurka, euskarria indartzeko.

Oraingoan ideia berari eusten badio, beste «arazotxo» bat konponduko luke gainera, Susaeta Toqueroren lekuan -gasteiztarra dagoeneko lanean hasi den arren- kokatuz.

AURREKARIAK

Ohiko bilakatu den formula erabili zuen Caparrosek iazko Ligan erasoan arriskutsuenak ziren taldeen aurka: zelai erdia indartu, bost jokalariko lerroa erabiliz edota, batez ere, Gurpegi eskuinera mugitu, euskarriei laguntzeko.

Ujfalusi, en duda por una tendinopatía

El Atlético trabajó ayer sin sus internacionales y sin Tomas Ujfalusi, cuya presencia en San Mamés no está asegurada, a consecuencia de una tendinitis en el talón de Aquiles. Sí trabajó con normalidad Diego Godín, que la víspera había abandonado el entrenamiento con fiebre.

Gaizka Toquero se reintegra al trabajo de grupo

Gaizka Toquero vuelve a voltear las quinielas. Parecía descartado para el choque del sábado por el esguince que sufrió en Alicante, pero ayer entrenó con aparente normalidad junto al resto de sus compañeros.

También volvieron a hacerlo Iraizoz, San José, Orbaiz y Gabilondo que, salvo sorpresa, estarán a disposición de Joaquín Caparrós. Los únicos descartados serían Ion Vélez -aunque ya ha empezado a trabajar con el grupo- y Koikili, renqueante aún de la tendinopatía rotuliana que le obliga a trabajar por su cuenta. A.U.L.

Javi Martínez participó en el triunfo español

Javi Martínez disputó los noventa minutos del partido que enfrentó a Polonia y España y que acabó con triunfo rojigualdo (0-1). El navarro regresará hoy a Bilbo, con apenas un par de días, como Fernando Llorente, para preparar el encuentro frente al Atlético de Madrid.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo