GARA > Idatzia > Ekonomia

Erretiro sistemaren erreforma funtsezkoa dela defendatu du Sarkozyk

Estatu frantseseko presidenteak defendatzen duen erreformaren aurka milaka herritar kalera irten, eta hurrengo egunean, jendea kezkatua egotea normala dela esan du Sarkozyk, baina erreforma egingo duela.

p028_f01_148x104.jpg

GARA | PARIS

Estatu frantseseko presidente Nicolas Sarkozy-k pentsio sistema erreformatzeko aurkeztu duen proiektuan hainbat aldaketa egiteko prest dagoela adierazi zuen atzo, baina erretreta hartzeko adina bi urtez, 60tik 62ra, atzeratzeko proposamena bere horretan mantenduko duela esan zuen.

Irtenbide «zentzuzkoena» hori delako, erretreta atzeratuko duela berretsi zuen, beraz, Sarkozyk, hain justu, neurri horren aurka milaka eta milaka herritar kalera atera zituen greba orokorraren hurrengo egunean.

Nabarmendu zuenez, neurri horri eutsiko dio beste batzuk baztertu dituelako, hala nola pentsioen zenbatekoa murriztea edo presio fiskala masiboki handitzea. Izan ere, presio fiskala handituz gero, horrek erosteko ahalmena zigortuko lukeela esan zuen, eta ekonomia hazkundea oztopatuko lukeela eta deslokalizazioak sustatuko lituzkeela.

Gobernu taldeak aurkeztu duen proposamenak hainbat kasutan erretreta 60 urteetan mantentzea aurreikusten du, besteak beste, %20ko ezintasunak dutenen kasuan. Atzo adierazi zuenez, ordea, kasu horiek zabal litezke, esaterako, nekazarien kasuan eta %10eko ezintasuna dutenengana ere.

Bestalde, erretreta-sistemaren erreforma Estatu frantseseko erreformarik garrantzitsuenetarikoa izango dela adierazi zuen, eta datozen belaunaldiei sistema bermatzea beharrezkoa dela: «Funtsezko erreforma da».

Greba orokorraren deialdiak mobilizatu zituen milaka eta milaka herritarren jarrera dela-eta, proposamenak kezka eta protestak sortzea «normala» dela esan zuen, eta herritarren kezkak kontuan hartzen dituela adierazi. Hala, greba deitzerakoan sindikatuak beren «zeregina» betetzen ari direla onartu zuen arren, protestek zerbitzu publikoetan izan ditzaketen ondorioak direla-eta Gobernuak adi egon behar duela esan zuen.

Azkenik, erreforma honekin presidente gisa erantzukizunez jokatzen ari dela nabarmendu zuen, esanez «estatuburu baten betebeharra» ez dela zailtasunak baztertzea edo konponketa ondorengoei uztea.

Convocan una nueva huelga el día 23 en el Estado francés

Seis de los principales sindicatos franceses convocaron ayer una nueva jornada de huelga y manifestaciones contra la reforma de las pensiones que planea el Gobierno de Nicolas Sarkozy para el próximo día 23, al considerar insuficientes las concesiones anunciadas por el presidente galo. La convocatoria tiene lugar después de la jornada del martes, considerada un éxito de movilización de los trabajadores en contra del proyecto, que prevé retrasar de 60 a 62 años la edad mínima de jubilación. En Baiona, más de 15.000 personas, según los convocantes, salieron a las calles en protesta.

En un comunicado, los sindicatos se mostraron favorables a proseguir la movilización, al tiempo que pidieron que el próximo día 15, cuando los diputados deben votar la reforma, sea «una jornada con muchas iniciativas y llamamientos a los diputados, a los miembros del Gobierno y al presidente».

Más allá de las diferencias, sindicatos y Ejecutivo coincidieron en señalar que la movilización contra la reforma de las pensiones va en aumento, con respecto a la precedente huelga general que tuvo lugar el pasado 24 de junio. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo