GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Fredi Paia 2010/9/10

Emakume txapeldunak

berria

(...) Nik ere beste komunikatu mota bat desio nuen. Esaterako: «Okupazio indarrak garaitu eta desarmaturik, euskal lurraldearen antolakuntza eta kontrola herri asanbladen esku geratuko da gaurko gaueko hamabietatik aurrera...» baina, dagoenarekin aurrera egin beharko.

Estatuak ez daki politikoki zer egin, eta hori atsegin dut. Deskolokatuta dago, Lizarran bezala, ulertu duelako mezua euskal gizarteari eta Europari bideratuta dagoela. Diskurtso zaharrari eutsiko dio ahal duen artean, eta denbora hori ederto datorkigu. Hamar urteotan zerbait ikasi badugu, honako hau baita: ahots bakarrarekin nazio bezala negoziatzeko besteko batasunik lortu ezean alferrik gabiltzala. Bestela, aurrekoetan bezala, elkarri kolpeka, mesfidantza ikaragarriz eta estatuaren erasoaldi izugarri baten erdian amaituko dugu. Gehiago ahulduko gara, eta Madrilen xanpaina zabalduko dute beste behin ere. Geure buruari abertzale deitzen diogun bi bloke handien adostasuna behar du herri honek. Eta helburu hori ezinezkotzat jo edo oztopatzen duen oro Euskal Herriaren etsaia da.

Ezker Abertzale Batua eraikitzeko besteko tartea dago. Epe laburrera klabea izango da, eta beste behin ere, batasun horren kontra agertzen den edonork politikoki fulminatua izan beharko du. Erresumin pertsonalek ez dute herri hau baldintzatuko, ez dugu ametituko.

Debate moralista iraganaren kondenan oinarritu beharko da. Ezker abertzalearen gehiengo politikoaren erabakiak etorkizunari ematen dion bermeari eutsita, betiere, iraganean ez dago eskuak garbi dauzkan bloke politikorik.

Gauzak astiro eta ondo egin ditzagun, herri honek premia larria du eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo