GARA > Idatzia > Kirolak

BAT formula Italiako Sari Nagusia

Behingoagatik, Red Bullek ez du denbora onena egin

Ferrariren etxean, Alonsok egin du denbora onena. Bere atzetik, Button eta Massa abiatuko dira.

GARA | MONZA

Red Bull taldea entrenamendu ofizialetan denbora onena lortzeke uztea lan oso zaila izaten ari da aurtengo Bat Formulako munduko txapelketan. Orain artean Lewis Hamilton zen balentria hori lortutako bakarra; atzo, berriz, Ferrari taldeko Fernando Alonsok egin zuen denborarik onena Monzako zirkuituan. Bazen garaia! Ez dira haserre izango tifossi-ak, non eta Ferrariren etxean gailentzea erdietsi baitu asturiarrak!

Minutu eta 22 segundoz behetik itzulia amaitzea lortu zuen bakarra izan zen Alonso. Modu horretan, 2008az geroztik aurreneko pole position-a eman dio Ferrariri asturiarrak. Alonso bera ere aspalditik zen aurreneko postutik atera gabe; azkenekoz iazko abuztuan izan zen, Hungariako Sari nagusian.

Alonsoren atzetik, hurrenez hurren, Jenson Button eta Alonsoren taldekide Felipe Massa sailkatu ziren. Munduko Txapelketako liderra, Lewis Hamilton, bosgarren denbora onenarekin konformatu behar izan zen, Red Bull taldeko Webber eta Vettel-en tartean, hain zuzen ere.

Sailkapen nahaspilatzera

Italiako Sari Nagusiak sailkapen nagusia asko argitu dezake, baina baita nahaspilatu ere. Alonsori bigarren aukera komeni zaio, sailkapen nagusiko lider Lewis Hamiltonengandik urruti xamar baitago. Antzeko zerbait pentsatuko dute Button-ek eta Massak ere. Ikusi egin behar, bestalde, atzetik aurrera nola konpontzen diren Hamilton eta Red Bull taldeko bi pilotuak.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo