GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Ohorezko maila Derbia

Bera Berak auzia lehen zatian erabaki du

p048_f02.jpg

J.L.

Ezuste galanta eman zuen atzo Pegamo Bera Berak Bizkaia Gernikari irabazita. Donostiarrek lehen zatian erabaki zuten norgehiagoka, lehen 40 minututan lortu baitzituzten puntu guztiak. Bigarren zatian etxekoak markagailua estutzen saiatu ziren, baina ezinezkoa izan zen.

Garaipenaren bidea egiten oso azkar hasi zen talde gipuzkoarra. Izan ere, bederatzigarren minuturako bi zigor kolpe gauzatuta zituen.

Hortik aurrera ere Bera Bera izan zen nagusi, Gernika ez baitzen zelaian agertzen. Gipsonek beste zigor kolpe bat lortu zuen, eta atsedenaren aurretik Arbelaitzen entsegua ere gauzatu zuen. Bigaren zatian ere etxekoak nahi eta ezin aritu ziren; hori bai, gutxienez entsegu bat eta zigor kolpe bat egin zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo