ESTATU ESPAINOLA
Bankuek Basilea III-ko irizpideak beteko dituztela esan du bankuen elkarteak
Estatu espainoleko bankuek joan den igandean Europar Batasuneko 27 banku-zentralek finantza-entitateen kaudimena indartzeko adostu zituzten irizpideak -Basilea III- sobera betetzen dituztela edo �ezarritako eperako betetzeko baldintzak� dituztela baieztatu zuen atzo Bankuen Elkarte espainolak. Hala ere, akordioaren arabera, diru publikoaren injekzioak 2018. urtera arte hartuko dira kontuan, eta horrek, elkartearen esanetan, laguntzarik jaso ez duten bankuak �bidegabezko� lehia egoera batean uzten ditu.