ESTATU ESPAINOLA
Bankuek Basilea III-ko irizpideak beteko dituztela esan du bankuen elkarteak
Estatu espainoleko bankuek joan den igandean Europar Batasuneko 27 banku-zentralek finantza-entitateen kaudimena indartzeko adostu zituzten irizpideak -Basilea III- sobera betetzen dituztela edo «ezarritako eperako betetzeko baldintzak» dituztela baieztatu zuen atzo Bankuen Elkarte espainolak. Hala ere, akordioaren arabera, diru publikoaren injekzioak 2018. urtera arte hartuko dira kontuan, eta horrek, elkartearen esanetan, laguntzarik jaso ez duten bankuak «bidegabezko» lehia egoera batean uzten ditu.