LEHEN MINISTROAREN ARABERA
Txinan inbertitzen duten enpresa atzerritarrek tratu justua jasoko dute
Txinako lehen ministro Wen Jiabao-k inbertitzaileei ziurtatu dienez, herrialdeko ekonomian inbertsioak egiten dituzten atzerriko enpresak era justuan eta berdintasunez tratatuko ditu Txinak. Era berean, bertan izena ematen dutenak tokiko enpresek duten trataera bera izango dutela gogoratu zuen. «Lege txinatarren arabera, Txinan izena emanda dauden enpresa guztiak enpresa txinatarrak dira eta beren produktuak `made in China' (Txinan eginak) dira», esan zuen lehen ministroak atzo.