RESPUEsta de ETA a la Declaración de Bruselas
Euskadi Ta Askatasunaren Agiria Nazioarteari
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, 2010eko martxoan Bruselako Adierazpena izenpetu zuten gizon-emakumeekiko begirunea eta esker ona adierazi nahi du agiri honen bidez. ETAk, zehaztapenak zehaztapen, kontuan hartu beharreko ekarpen gisa hartzen du bertan aipaturikoa. Hortaz, Bruselako Adierazpenaren sinatzaileei eta, oro har, nazioarteko komunitateari gure gogoeten berri eman nahi diegu:
Herri zaharra da Euskal Herria. Herri txiki, xume, apala. Bere txikitasunean gure arbasoen hizkuntza eta nortasunari eutsi eta bizirauteko borroka egiteagatik mundu luze-zabalean aski ezaguna. Gurea aitortza politikorik gabeko herria da, ordea, Frantziak eta Espainiak luzaro ukatutako herria, bi estatuen administraziopean zatitua eta herri eskubiderik gabekoa. Aipaturiko estatuek hamaika ahalegin eta bi egin dituzte Euskal Herria akabatzeko, Frantzia eta Espainiaren menpeko asimilazio politiko, sozial eta kulturalean desagerrarazteko.
Mendetako zapalkuntza bizi du Euskal Herriak. Espainia eta Frantziaren bilakaera historikoak sistema politiko ezberdinak ezagutu arren, Euskal Herriarekiko onarpen ezan bat egin dute garaian garaiko agintariek. Eta herririk gabeko herritarrak izatera kondenatu gaituzte, mendez mende, belaunaldiz belaunaldi, Euskal Herrian euskal herritar gisa ezin bizitzera, nork bere nortasuna ezin adieraztera.
Errepresio gordina, eraso bortitzak pairatu izan ditu Euskal Herriak. Gernikako bonbardaketa faxistaren sarraskia da horien artean ezagunena, are eta gehiago Picassok margoetan bidegabekeriaren oroitza betikotu zuenetik. Baina ez da bakarra izan, ez eta lehena ere. Euskalduntasunaren jazarpenak orrialde asko hartzen ditu gure herriko historiaren liburuan.
Mendetako borroka da Euskal Herriarena. Gainezka egin zuen azken tanta bat edo beste izan zela ere, bere buruaren jabe izan nahi duen herriaren adierazle diren matxinada eta altxamendu ugari burutu ditu urte guztiotan. Porrota eta errepresio gordinaren ordaina jaso dugu sarritan. Hartara, espetxea, tortura eta erbestea hurbileko errealitate dira gurean. Euskal herritarrok aurrez aurre hitz egiten diogu sufrimenduari, herriminari. Beste zenbaitetan, sakoneko aldaketarik gabeko iruzur politikoetan baretu dituzte unean uneko herritarren haserrea eta ezinegona. Porrota ere, finean. Eta itxi gabeko zauriak laster batean isuriko zuen berriz odola.
Historiak irakaspen nagusi bat utzi baitio Euskal Herriari: gaurko sasi-konponketak biharko gatazken iturburu direla. Gaur amore emateak bihar gure seme-alabak kondenatzen dituela.
Porrot ugari izan dugu. Bata bestearen atzetik. Izan ere, oraindik ez gara iritsi herri askeen mundura. Haatik, borrokak eman digu garaipen handia: bizirik irautea, libre izateko grinari eustea, itxaropena zabalik izatea.
Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazka ez zen ETArekin hasi. ETAren sorrera eta 51 urteko borroka euskal herritarrok egin ditugun altxamenduen azken isla da. Frankismoaren gau beltzean sortu zen ETA, Euskal Herria suntsitze estrategia bortitza pairatzen ari zenean. Euskal Herriko historian errotuta zegoen erresistentziaren kultura politikoak, erasoaren bidegabekeriak eta aurreko porrotetako erreminak eman zioten ETAri hauspoa.
ETAren sorrerak aro berri bat zabaldu zuen Euskal Herrian: nazio kontzientzia suspertu zuen, errepresioak eta ukazioak sortzen zuten etsipenari borrokaren itxaropena alderatu zion, herri egiten gaituen zutoinen defentsari ekin zion eta Euskal Herriaren egoeraren berri eman zion mundu zabalari.
Ordutik ETAk borroka armatua erabili du beste biderik utzi ez diotelako. Ez frankismoan, ez eta ondorengo erreforma politikoan. Euskal herritarron borondateari bizkarra eman zitzaion orduantxe ere. Espainiaren menpeko euskal lurraldea bitan zatitu zuten. Euskal Herriko hautestontzietan ezetza jaso zuen Espainiako konstituzioa legez eta indarrez inposatu ziguten.
Espainiako indar armatuen mehatxupean eta herritarren protestak bortizki isilarazita heldu zen Espainiako demokrazia gurera. Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzeko aukera demokratikoa ukatzen zion horixe bera.
Aitortza politikoa errotik ukatua eta herriaren garapen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala bideratzeko baliabiderik gabe, heriotza geldora eraman nahi zuten Euskal Herria.
Bada amua irentsi zuenik. Espainia frankismotik atera berria, indar armatuen mehatxuaren eragina ez zen nolanahikoa. Gauzak horrela, hobe zela Espainiako konstituziotik eratorritako marko juridiko-politikoak eskaintzen zituen aukera urriak onartzea, ezer gabe geratzea baino, sinistu nahi izan zuten zenbaitzuk. 30 urte geroago aukera antzua erakutsi da euskal herritarren gehiengoaren ustean.
Espainiako agintariek lau haizetara zabaldu dituzte Espainiako demokraziaren onurak. Bitarteko eta bozgorailuak ez zaizkie falta. Espainiako demokraziak estatu terrorismoa erabili du, euskal herritarrak dozenaka erail ditu, ehunka torturatu, milaka atxilotu. 700 preso politikotik gora du gure herriak. Baina datuok ez dira instituzioen txosten ofizialetan ageri.
Jose Maria Sagardui, “Gatza”. Ez du erresistentzia eta duintasunaren ikurra den Mandelaren izena. 30 urte daramatza preso. Bera bezala, asko dira espetxean bi hamarkadatik gora daramatzatenak. Asko, bere seme-alaba, anai-arreba, bikote, guraso, etxean faltan dituztenak.
XXI. mendean ez da erraza borroka armatua ulertaraztea. Sarritan ulerterrazagoa egiten da herrien zanpaketa. Onargarriagoa, zaratarik gabekoa bada. Zaratak egiten du min, herrien zanpaketak berak baino. Horrela irakatsi digute boteretsuek.
Zaila da Europan borroka armatua ulertzea. Baina ez al da ulertzeko are zailagoa euskal herritarrei beren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea ukatzea? Ez al da herriari hitza ematea mendeetako gatazkari konponbide justu eta iraunkorra emateko biderik zentzuzko eta zibilizatuena?
Hori da ETAren ustea eta nahia. Bere sorreratik hona behin eta berriz erakutsi du gatazka demokratikoki gainditzeko borondatea:
– 1976an, espainiarren demokrazia heltzear zegoela, jada, KAS alternatibaren eskaintza egina zuen.
– 1989an Aljerreko elkarrizketak burutu ziren, orduan boterean zegoen PSOE alderdiaren perspektiba politiko eskasak esperantzak zapuztu zituen arte.
– 1995ean, Alternatiba Demokratikoa bezala deitua izan den proposamen zehatza argitaratu zuen ETAk.
– 1998an, ETAk bere borondate argia erakutsi zuen gatazka armatua parametro demokratikoetan ezartzeko bidean.
– 2006an, azken negoziazio saioa burutu zen, bai eta akordioak erdietsi ere, baina Espainiako Gobernuaren akordioen urraketa etengabeak prozesua leherrarazi zuen.
Espainiako gobernuek borroka armatua jarri ohi dute aitzakia, borroka armatua dagoen bitartean ezin dela inolako konponbiderik egon. Aitzitik, aukera sortu den bakoitzean, borroka armatua eten den bakoitzean, aukera alferrik galtzen utzi dute. Borroka armatuarekin ez omen dago aukerarik eta borroka armaturik gabe jada ez dago beharrik. Euskal Herriaren etorkizuna itxikerian zangotrabatzeko kontu zaharra dugu.
Bruselako Adierazpenetik hona
Sei hilabete igaro dira 2010eko martxoan Bruselako Adierazpena zabaldu zenetik. Ordutik erreferentzia ukaezina bilakatu da Euskal Herrian, are eta gehiago izenpetzaileen zerrendan gatazka latzen konponketan eskarmentu handiko pertsonalitateak ikusirik.
Ezaguna denez, sei hilabete hauetan ETAk ez du ekintza armaturik burutu. Ordurako emana zien ETAk bere talde operatiboei prest zituzten ekintzak bertan behera uzteko agindua.
Tarte berean Espainia eta Frantziako estatuak entzungor azaldu dira eta itxikeriari eutsi diote, errepresioaren bide antzuari. Bai eta ETAk bere erabakiaren berri eman duenean. Bost axola zaie mundu osoak erabakiaren garrantzia azpimarratzea. “Ez-nahikoa” esaten diote. “Nahikoa da!” oihukatzen dugu guk, ordea. Utz diezaiotela Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzen bakean!
Ez-nahikotasunaren diskurtsoa ez-nahikoa bilakatzen ari da, halere. Bai behintzat herritarrak etsipenean geldiarazteko estrategiari eusteari begira. Hilabeteotan ilusioa berpiztu da Euskal Herrian, aldaketa politikoa egituratzeko erronkari heltzeko gogoa, herritarren gehiengoaren nahia ikusgarri eta eraginkor bilakatzeko asmoa.
Aukera denean arrisku ikusten du Espainiako Gobernuak. Inposizioa gainditzeko arriskua, alegia. Hartara, erronka demokratikoari eutsi beharrean kontrako bidea hartu du Espainiako Gobernuak. Eta bere lehenengo erabakia gehiengo sozialak babesten zuen eskubide zibil eta politikoen aldeko mobilizazioa debekatzea izan da.
Euskadi Ta Askatasunaren jarrera eta konpromisoa
2010eko irailaren 5ean ETAk eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakiaren berri eman du. Frantzia eta Espainiaren itxikeriaren aurrean, ETAk berriro itsasoratu du gatazka demokratikoki konpontzeko aukeraren ontzia. Eta aingurarik bota gabe hartu du lehenengo erabakia, ur zabalagoetan murgiltzeko prestutasunarekin.
Borondate demokratikoa izanez gero, gaur eta hemen, gatazka konpontzea posible da.
Bruselako Adierazpenean eskaera zehatza egiten zitzaion gure erakundeari eta, gure ardurari izkin egin gabe, erantzun zuzena helarazi nahi dugu:
1.- Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazkak arrazoi politiko sakonetan du oinarri. Hortaz, gatazka gainditzeko, urrats partzialetatik harago, gatazkaren erroak barnebildu eta korapiloak askatuko dituen proposamen osatua behar da.
2.- Gatazka behin betiko gaindituko bada, konponbide sendoa behar du ezinbestean, alde anitzeko konpromisoetan eraiki eta elkarrizketa eta negoziazioaren bidez garatu behar dena.
3.- Gatazkaren konponbidearekiko erakutsi duzuen konpromisoa aintzat hartuz, ETAk bere prestutasuna adierazten du konponbide demokratikoak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko, ETAk hartu beharreko konpromisoak barne.
Azken bi hamarkadetan ez dira gutxi Europaren bihotzean sortu diren eta nazioarteko onarpena aurkitu duten estatu berriak. Hurbil ditugu ere, Groenlandiako eta Eskoziako herritarren borondateari bide emanez beren burujabetza eraikitzen ari diren herriak. Borondate politikoa egonez gero, herrien etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko aukera egon badago.
Konponbidearen gakoa Euskal Herrian dagoela jakinik, garrantzitsua da oso nazioartetik egin daitekeen ekarpena. Hortaz, berriro ere dei egiten diegu nazioarteko komunitate, eragile eta instituzioei mendetako gatazka politikoari konponbide iraunkor, justu eta demokratikoa emateko prozesu demokratikoa bultzatzen eta egituratzen parte har dezaten.
Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Herria sozialista! Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!
Euskal Herrian, 2010eko irailaren 15ean
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.