GARA > Idatzia > Ekonomia

Espero baino hamarreko bat gehiago

Estatu frantziarreko ekonomia %0,7 hazi zen apirila eta ekaina artean

Estatu frantziarreko barne produktu gordina (BPG) %0,7 igo zen urteko bigarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuta. Lehenengo hiru hilabeteetan %0,2 hazi zen. INSEE estatistika institutuak azaldu zuenez, espero baino hamarreko bat gehiago hazi da, merkataritza balantzak aurreikusitakoak baino datu hobeak izan baitzituen. Izan ere, merkataritza balantzaren ekarpena %-0,3koa izan zen, %-0,4koa espero zen arren. Bigarren hiruhilekoan inportazioak %3,9 hazi ziren (aurrekoan %2) eta esportazioak %2,8 (%4,5 urteko hiru hilabeteetan). Bestalde familien kontsumoa berpiztu egin zen, lehenengo hiru hilabeteetan ez zuelako inolako igoerarik izan. Apirila eta ekaina artean %0,3 igo zen familien kontsumoa eta Gobernuarena, berriz, %0,4.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo