GARA > Idatzia > Euskal Herria

Udalbiltzaren errugabetasuna defendatu dute Zinemaldiaren bihotzean

GARA

Euskal zinema, antzerki eta telebista arloko hainbat lagunek Udalbiltzaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Zinemaldiaren bihotzean, Kursaalen. «Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari. Udalbiltza aske!» leloa zabaldu, eta Estatu espainolari auziaren «gidoia alda dezala» galdegin diote. Udalbiltzako zenbait auzipeturekin batera, Eneko Olasagasti, Juanba Berasategi, Josu Martinez, edota Kristiane Etxaluz izan dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo