GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Ohorezko maila

Gernikak Madrilen hartutako bideari jarraitu behar dio

J.L.

Uste baino beranduago heldu zen Gernikara denboraldiko lehen garaipena, baina joan den astean Madrilen hartutako bideari eutsi behar dio Gernika Bizkaiak.

Berde-beltzek Quesos Entrepinares hartuko dute 15.30ean. Valladolidekoa talde bihurria izan ohi da, sailkapeneko goialdean ibiltzen baita, baina bizkaitarrek ere asmo horrekin egin dute taldea, eta duten guztia ematen hasteko garaia heldu zaie.

Partida txar eta gaiztoa Ampo Ordiziak izango du, El Salvadorren zelaian jokatuko baitu bihar, 12.30etik aurrera. Egungo talde txapelduna da Valladolidekoa, bai eta aurtengoa irabazteko faborito nagusia ere.

Gipuzkoarrak galtzeko ezer ez dutela joango dira partida honetara, eta puntu bat batzea ere ez litzateke emaitza txarra izango.

Ordu berean jokatuko du Pegamo Bera Berak Bartzelonan Santboianaren aurka. Gipuzkoarrek denboraldi hasiera ona egin dute, eta mailari eusteko borrokan izan dezaketen aurkari zuzen baten zelaian jokatuko dute. Donostiarrek garaipena erdiets dezakete, eta horretara doaz. Kataluniarrek joan den astean erraz galdu zuten Ordizian.