GARA > Idatzia > Ekonomia

BAIONA

Ofizialen Ganberako hainbat zerbitzu Bordelera eramatearen kontra

Ofizio guztietako berrogei bat kidek protesta egin zuen, atzo, Baionan, Gobernua ofizialen ganberen kudeaketa modua aldatzera doalako. Aldaketa horrekin, zenbait zerbitzu eskualdeko ganberetan zentralizatuko dira. Hala, Ipar Euskal Herrikoak Bordelera lekualdatuko dira, eta hori da, hain zuzen, ofizio ezberdinetako langile autonomoek salatzen dutena. Haien ustez, «gertutasuna» galdu egingo da, eta bai prestakuntzarako bai aholkularitzarako «biziki inportantea da lurraldean bertan zerbitzua izatea». Iaz, antzeko moldaketa egin zen Merkataritza eta Industria ganberekin.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo