GARA > Idatzia > Euskal Herria

Donibane Lohizuneko «olinpiadetara» deitu du Batasunak

GARA |

Gaur arratsaldean Donibane-Lohizunen lurra eta etxebizitza gai hartuta egingo diren «olinpiadetan» parte hartzera deitu du Batasunak. Espekulazioaren Aurkako Kolektiboak antolatu du ekimena, gai honen inguruan «olinpiadak» antolatzen dituzten lehen aldia da. Hala, Batasunak salatu zuen «lurra eta etxebizitzaren eremuak bazterketa sozialaren ardatz nagusi izaten jarraitzen duela». Euskal Herria «aisialdi eta turismo gunea» izateak, baina, arazo hori «biderkatu» egiten duela diote.

Hori dela eta, lurraren eta etxebizitzaren afera «eskubideen eremuan» kokatzen dela azaldu zuten. «Euskal Herriak tresna politiko eta instituzional propioak behar ditu: lurraren eta etxebizitzaren eremua arautzeko eta bere ibilbidea biztanleen interes kolektiboen menpe kokatzeko», esan zuten.

Hortaz, gaurko hitzordua jarria dago; 14.00etan, Akotzeko gaztetxean. Auzo horretan etxebizitza eta turismorako azpiegitura ugari egiten ari dira, eta zabaltze horren ondorioetako bat Herriko Etxeak duela hiru hilabete gaztetxea husteko agindua ematea izan da. Gaztetxetik irten eta Louis XIV.a plazan bertsolariekin emanen diote hasiera ekimenari eta gero hondar- tzan «herri joko bereziak» eginen dituzte. Antolatzaileek azaldu zutenez, hamarretik gora taldek eman dute izena, baina, amaiera arte irekita izanen da izen ematea.

16.00etan ibilaldia eginen dute hiri erdigunetik gaztetxera «bigarren etxebizitzaz jositako itsasertzeko eremua hobeto ezagutzeko». Gauean kontzertuak izanen dira gaztetxean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo