GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Xi Jinping izendatuta, aurretik landu dute ondorengotza, geroko botere-borrokak ekiditeko

Urteroko osoko bilera egin berri du Txinako Alderdi Komunistak. Bost urteko plan ekonomikoa eta zuzendaritzaren ondorengotza jorratu ditu. Munduaren arreta bereganatu dute biek ala biek. Izan ere, Alderdi Komunistaren erabaki ekonomikoek, egun, munduko ekonomian eragin handia dute. Are handiagoa, dagoen bidegurutzean egonda; Txinak barne-kontsumoa sustatzea erabakitze soilarekin mundu mailako esportazioak baldintzatzen baititu. Gizarte sektore eta eskualde geografiko ezberdinen beharrei erantzungo dien hazkundea programatu du. Eta horrekin batera, instituzionalizaturiko prozedurari jarraiki, ondorengotza aurrez landu du. Batzorde Militar Nagusiko buru izendatuta, hiru urteren buruan Txinako presidentea erabakita dago. Xi Jinping izango da. Bere izaera eta pentsamendua gutxi ezagutzen dira, baina Txinari egiten zaizkion kritiken aurrean eman berri duen erantzunak eman lezake horren arrastoa: «Aurreiritziz josita eta egiteko hoberik gabe, gu hatz-puntekin seinalatzen gaituzte. Lehenik, Txinak ez du iraultzarik esportatzen. Bigarrenik, ez dugu gosea eta pobrezia esportatzen. Hirugarrenik, ez dugu zuekin denborarik galtzen. Beraz, zer gehiago dago hor esateko?».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo