GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ebazpenak ez du kanon digitalaren auzia amaitu

Europar Batasunak legez kanpokotzat jo du Estatu espainolean ezarria den kanon digitala, SGAE autore eta editoreen elkarteak ikus-entzunezko euskarrien konpainia batekin zuen auzian horrela ebatzita. Baina ez dirudi ebazpenarekin kanon digitalaren auzia amaituko denik, ezta hau desagertuko denik ere. Ebazpena Estatu espainolean araututako modu zehatzari dagokio, baina ez du deus esaten beste europar estatu askotan indarrean dagoen moduei buruz. Arazoak, beraz, bere horretan dirau. Izan ditzakeen soluzioen artean, soluzio zehatz bat da legez kanporatuz.

Izan ere, kritikagarria da errotik euskarri digitalak erosten dituenari, emango dion erabilera jakin gabe, indiskriminatuki, prezioan kanona ezartzea, «kopia pribatuaren» izenean. Hori eskandalagarria eta arbuiagarria da. Txorien kantuak grabatzeko asmoz euskarri digital bat, egungo grabagailu arrunt bat erosten duen ornitologoak zergatik ordaindu beharko luke kanona? Bizi garen aro digitalizatuan arnastea ere ordaindu beharko ote? Euskarri digitalak ez dira solik kopiarako erabiltzen, edukiak sortzeko ere erabiltzen dira. Autoreak, eta oro har kultur sortzaileak, beren obra pribatuaren kopiagatik konpentsatzea kontu bat da, eta oso bestelakoa euskarri digitalen erosleak indiskriminatuki lapurtzea. Diru asko eta interes handiak daude jokoan; ebazpen honekin ez da jokoa amaituko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo