GARA > Idatzia > Ekonomia

Nestle-k lau langile «justifikaziorik gabe» kaleratu dituela salatu du ELAk

p021_f01_138x100.jpg

GARA |

Nestle multinazionalak Araian duen fabrikako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian enpresako zuzendaritzak azken asteetan, «justifikaziorik gabe», kontratu mugagabea zuten lau langile kaleratu dituela salatu eta berriro lanean har ditzaten exijitzeko.

ELA sindikatuak azaldu zuenez, kaleratzeek ez dute inolako justifikaziorik eta nabarmendu zuen enpresak berak onartu duela «bidegabeko kaleratzeak» izan direla.

Horretaz gain, aldizkako kontratu finkoa zuten hainbat langile ere kaleratu egin dituztela jakinarazi zuen sindikatuak, urrian ez baitituzte beren lanpostuetara itzultzeko deitu.

20 lanpostu desagertzear

Era berean, Nestlek Araiako fabrikako lan sail bat kanporatu egingo du hilabete honen bukaeran, eta horren ondorioz 20 langileren postuak desagertu egingo dira, ELAk adierazi zuenez.

«Nestle Araia 2010. urtean inguru honetan inbertsio handiak egin dituela eta lanpostuak sortu dituela esanez harrotuta ibili da», esan zuen ELAk, baita jarraian gaineratu ere enpresak adierazitakoa ez dela «egiazkoa».

Izan ere, «55 urteko langileak eta 30 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten langileak kaleratzen baititu enpre- sa honek», kritikatu zuen sindikatu abertzaleak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo