GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Avironek gaurko zelai eta aurkaria ez ditu batere aproposak bide onera itzultzeko

Jon LEUNDA

Avironek ez du aurkari samurra izango ligako itzuleran, izan ere, lehen sailkatuaren zelaian jokatuko baitu gaur 20.45etik aitzinera, Parisen; hain zuzen ere, Racing Metro taldearen aurka.

Zuri-urdinen unerik txarrenak dira hauek, izan ere, liga hasiera zoragarri baten ostean, etorri dira emaitza txarrak. Jokatu dituzten azkeneko bost partidetatik bakarra irabazi dute, eta beste laurak galdu; horietako hiru izan dira Ligakoak, eta hirurak galdutakoak, gainerako beste biak, European Challengekoak baitziren.

Livremontek eta Gajanek, taldeko entrenatzaileek, behin eta berriz esan dute garaipen bat behar dutela gauzak lehengo tokira itzultzeko, baina aurkaria eta lekua ez dira horretarako aproposenak. Racing taldean dirua suelto dabilte azkeneko bi denboraldietan, eta liga irabazteko helburuekin jokalari on asko ekarri dituzte, eta jadanik sailkapeneko lehen postuan kokatuta dira.

Jokalariei dagokienez, oraindik ez dute ezagutzera eman zeintzuk jokatuko duten, baina bai Parisen egongo diren jokalarien zerrenda, eta honako hau da: Avril, Lea'aetoa, Roumieu, Hegi, Igiñiz, Lafond, Treoler, Linde, Flevall, Boutaty, Marmouyet, Martin, Puricelli, Baget, Garcia, Audy, Fauque, Boyet, Huget, Peyras, Lacroix, Mazars, Pietersen, Elhorga eta Ziegler. Norgehigoka zuzenean ikusteko parada izango da, izan ere Frantziako Canal+ telebista kateak eskainiko du.

Biarritzek, aldiz, bihar jokatuko du Agilera estadioan Clermonten aurka (14.30).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo