GARA > Idatzia > Kultura

«Istorioa ezagutzean lotsa sentitu nuen, aurrez ezer ez nekielako»

p033_f01_148x228.jpg

Ane ARRUTI | BILBO

Ahizparekin eta semearekin batera sartuko dute Saturrarango kartzelan Victoria, Barbara Goenagak hezur-mamitzen duen errepublikar baten alarguna. Zinemalditik pasatu ostean, gaur estreinatuko da Mikel Ruedak zuzendutako «Izarren argia» filma. Errodajeaz eta esku artean dituen proiektuez hitz egin dugu ama izateko hiru hilabete baino falta ez zaizkion protagonistarekin.

Nola iritsi zitzaizun pelikula hau egiteko aukera?

Mikelen bitartez. Gidoia irakurri nuenean asko gustatu zitzaidan eta istorio horretatik eta emakume horietatik separatzea edo ez inplikatzea oso zaila egin zitzaidan, ezin nuen ezetz esan. Gainera, Mikelekin elkarrizketatu nintzenean, mutil gazte bat ikusi nuen, zer eta nola kontatu nahi zuen oso ondo zekiena. Sentimendu asko zeuden atzean ere. Gerraz gain, emakumeez hitz egiten zen, amez, kontu askotaz.

Saturraranen gertatutakoaz bazenuen lehendik berririk?

Ez, eta lotsa sentitu nuen hasieran. Baina konturatu naiz gehiengoak ez duela ezagutzen. Agian, Bizkaian gehiago. Gipuzkoan, eskolan ez dugu inoiz jakin honetaz, ezta kalean ere. Enteratu nintzenean hasi nintzen etxean galdezka eta orduan amonak esan zidan berak ogia eramaten zuela, bazekielako gosea pasatzen zutela. Kontua da beraien artean ezaguna zela istorioa eta ahal zuenak laguntzen zuela.

Isiltzen saiatu direla erakusten duen adibide garbia zara beraz, etxean bertan ezagutu den zerbait, bigarren belaunaldirako «galdu» egin da.

Ez dakit beste etxeetan baina, gerrako kontuez, adineko jendeak orokorrean ez du hitz egiten. Horma baten moduko zerbait eraiki behar izan dute, nola edo hala ondo bizitzeko. Bizi izan zutena ezin dugu imajinatu ere egin. Lehengoan Anita Moralesek [Saturrarango preso ohia] kontatzen zizkigun istorioak eta konturatzen ginen hori kontatzera ausartzen zena baino ez zela. Atzean zer dagoen... Oso zaila da gure belaunaldikoak entendimendu horretara iristea.

Pelikulak emakume horiek ezagutzeko aukera eman dizu? Nolakoa izan da esperientzia?

Egia esan, pelikula amaitu arte ez dut inor ezagutu. Anita Morales bakarrik ezagutu dut ondoren. Uste dut lan ikaragarria izan dela beraientzat Mikelekin egindako elkarrizketetan hori berriro biziaraztea, eta nik ez nuen gehiago behar izan. Horrekin dena esan zuten eta gidoiarekin batera, dena ikusten duzu.

Oraindik bizi diren pertsonaiak hezur-mamitzeak, ardura handia suposatu du?

Bai, noski. Eta zenbat eta inplikatuago egon, orduan eta ardura handiagoa sentitzen duzu. Pelikula egiten ari ginen bitartean jendea enteratuz joan zen eta bere istorioak kontatzera etortzen zitzaidan: gerrakoak, kartzelakoak, Saturrarangoak... Gero eta gehiago inplikatzen zara eta egia da, pelikula bukatu eta ardura ikaragarria daukazula. Fideltasuna nahi duzu baina oso zaila da. Eta oso gogorra egin zitzaidan, ez nuen fribolizatu nahi.

Zenbait eszenatan egoera gogorrak pairatzen ditu Victoriak, putzu batean egunak igaro beharreko zigorrak kasu. Errodajea ere gogorra izan al da?

Oso momentu gogorrak izan ziren. Antzik ere ez beraiek bizi izan zutenaren ondoan. Hori benetan pasatzen zen. Marea jaitsi eta igo egiten zen beraien ziegetan eta bustita zeuden uneoro. Guztia jan eta edan gabe. Errodajean, ekipoa saiatzen zen ur beroa jartzen, baina azkenean hoztu eta garrasi egin behar zenuen.

Zinemako oinarrizko arauetako bat haur eta animaliekin ez errodatzea izan ohi da. Zuek, biekin.

Umeekin oso-oso ondo konpondu gara, denekin. Ez zuten arazo bat bera ere eman. Sinesteko zaila badirudi ere! Nire semea oso kontziente zen interpretatzeak suposatzen duenaz. Jolasten egon zitekeen, eta, zuzendariaren agindua entzundakoan, aurpegia aldatu, eta prest. Astoarekin ere ez dugu arazorik izan, txintxo-txintxo egoten zen. Uste dut ume eta animaliek guk baino lan gutxiago eman zutela.

Amatasun sena pelikula honek piztu dizu?

Ez du zerikusirik. Lehengoan galdetu zidaten ea orain, ama izango naizenez, beste modu batean ikusten dudan istorio hau. Beti ikusi dut berdin. Ez zait burutik pasatzen nola pertsona batek ezin duen ulertu ama bati bere umea kentzea ikaragarri gogorra dela. Ama ez naiz horregatik izango, alderantziz, izatekotan, nik uste gogoa kenduko zidala istorio honek.

Gaur «Izarren argia» aurkezten zabiltza, Sitgesen ere izan zara «Agnosia» aurkezten...

«Agnosia» aurkeztu dugu, bai, Eugenio Mirarena, Eduardo Noriega eta Felix Gomezekin. Azaroaren 5ean estreinatuko da. «Sin retorno» pelikula argentinarrean ere parte hartu dut, Federico Luppi eta Leonardo Sbaragliarekin. Horrekin Valladolidera goaz hurrengo astean, Seminci jaialdiko sekzio ofizialera. Pelikula frantziar batean ere parte hartu dut, «Le village des ombres» (Itzalen hiria), Fouad Benhammou da zuzendaria eta datorren hilean estreinatuko da. Promozioz promozio nabil. Errodajerik oraingoz ez daukat.

Batetik bestera, orduan.

Deitzen didaten tokira. Gustatu zaizkidan pertsonaiak egin ditut. Ez nabil bila, iritsi egin dira. Niretzako erronkak dira. Argentinarrez, frantsesez... Erronka horiek dira gustatzen zaizkidanak.

«Internazionala»

Jazarpenak jazarpen, itxialdian zehar emakumeek ez dute itxaropenik galtzen. Horren adibide, irudi honetan agertzen den moduan, hildako presoetako bat lurperatzen ari diren bitartean, «Internazionala» kantatzera ausartzen dira, ukabilak altxatuz.

«CARA AL SOL»

Pelikulan behin eta berriz errepikatzen den irudia da honakoa. Preso zeuden emakumeak eta haien haurrak, besoak goian «Cara al sol» kantatzera behartzen zituzten egunero kartzelako pasilloetan, zuriz jantzitako mojek zenbaketa egiten zuten bitartean.

«Rindo homenaje no sólo a la mujer, también a la madre»

«Izarren argia» («Estrellas que alcanzar») es el primer largometraje como director de Mikel Rueda (Bilbo, 1980) y, según aseguró ayer, «pretende rendir homenaje no sólo ya a la mujer, sino al papel que tuvo durante el franquismo la figura de la madre. Es verdad que la sociedad estaba muy masculinizada: el hombre rige, manda, es el que va a la guerra... La mujer es la que se queda en casa y a su cargo queda la educación de los niños». Tal como se refleja en la película, el doctor Vallejo Nájera intentó erradicar «la transmisión de ideas comunistas, arrancando a las madres sus hijos desde sus propios brazos. La película quiere rendirles homenaje a las que sufrieron por ello».

Para escribir el guión, Rueda se reunió con varias de las supervivientes tanto de Saturraran como de otras cárceles franquistas. «Lo más complicado ha sido el proceso de documentación, porque al ser una historia ocultada y acallada, apenas existía. El poder entrevistarnos con las presas nos permitió empaparnos de esa verdad. Porque esto es una ficción, pero lo importante era transmitir lo que vivieron ellas. Estar cara a cara y sentir lo que sienten ellas es lo que me ha ayudado».

Rueda aseguró que ha intentado «no caer en el maniqueismo. Sería muy fácil decir que estos son los buenos y estos los malos. Desde el guión, he preferido mostrar los personajes por cómo son. Diferentes tipos tanto en el lado de las monjas como en el de las presas: desde presas muy creyentes a ateas, unas políticamente muy activas y otras que pasaban por ahí, monjas que creían en lo que hacían y otras que dudaban incluso abandonaban los hábitos. Yo he querido situar esos personajes en la película y que luego sean sus actos los que los juzguen».

Itziar Lazkano, quien interpreta a la Pantera Blanca, la madre superiora de la cárcel, recordó cómo vivió la dictadura de niña y cómo le tocó conocer «a estas mujeres duras, sin ningún tipo de remordimientos». «En el rodaje sentía empatía por las presas y luego me costaba hacer de mala», dijo.

A pesar de lo dura que fue la vida de estas mujeres y aunque la película sea un «dramón», según Rueda, intenta transmitir esperanza y no caer en el olvido, el mismo mensaje que le trasladó Anita Morales, una de las supervivientes de la cárcel de Saturraran, al director: «No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos». Con ese mismo lema está en marcha el autobús de las Estrellas de la Memoria. Hoy llegará a Bilbo, mañana a Irun y el domingo a Gasteiz. A. A.

 
 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo