NBEk Afganistanen duen egoitza seguruenari eraso egin diote lau kamikazek
Talibanek eraso egin diote Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Afganistan osoan duen egoitzarik seguruenari, Herat hirikoari. Erasoan lau kamikazek esku hartu dute, horietako batzuk emakumez jantzita, burka soinean. Agintariek nabarmendu dutenez, erasotzaileak alde batera utziz gero, ekintza armatu honek ez du hildakorik eragin. Hala ere, erasoa politikoki esanguratsua da, Herat baita NATOko tropek utzi eta afganiarren esku geratuko den lehenengo hiria.
GARA
Herat hiria Afganistango mendebaldeko garrantzitsuena da eta begiraleek nabarmendu izan dute bertako indar islamistak beste lekuetakoak baino ahulagoak direla, eraso gutxiago egiten dituztela. Agian horregatik merkataritza asko hazi da mendebaldeko hiriburuan.
NATOko buruek aurreratu izan dute Herat izan daitekeela beraiek afganiar tropen esku utz dezaketen lehen hiria. Baina atzoko erasoak egitasmo horiek berraztertzera behartuko ditu okupatzaileak, segurtasuna ez baita beraiek uste zuten bezain ona.
NBEren aurka aurten egin den erasorik larriena da Heratekoa. Urduri zeuden atzo bertako arduradunak, erasoa gertatu eta ordu batzuetara. Erasoa bukatutzat jo zutela eta NBEko langile eta ordezkarien artean «biktimarik ez» zegoela nabarmendu zuen kazetarien aurrean Kieran Dwyer eledunak.
NBEkoen bertsioaren arabera, lehen erasotzailea berak gidatzen zuen autoak eztanda egiterakoan hil zen, eraikinera doan bidexkan. Beste bik soinean zituzten lehergaiak eztandarazi zituzten eta laugarrena eraikinean zeuden agenteek hil zuten tiroka, soinean zeraman bonba leherrarazi aurretik. Datu horiek Mohamad Dawood Saba Herateko gobernadoreak eskaini zizkien kazetariei.
Talibanek bere gain hartu zuten erasoaren ardura. Bilal mulak Reuters berri agentziari jakitera eman zionez, lau erasotzaileetako batek eraikinera sartu aurretik eztandarazi zituen soinean zeramatzan lehergaiak, eta beste hirurek eraikinera sartzea lortu zuten.
Edonola ere, azken hilabeteotako NBEren aurkako erasorik larriena da atzokoa. Orain urtebete inguru, NBEk Kabul hiriburuan duen etxebizitza konplexu baten aurkako erasoa egin zuten talibanek, erakundeko bost langileren heriotza eraginez. Herrialdean zituen ehunka langile atzerritar Afganistanetik atera behar izan zituen NBEk.
Ekainean ezagutzera emandako Afganistango egoerari buruzko txosten batean Nazio Batuek onartu zutenez, indar islamisten jomuga izaten jarraitzen dute erakundeko langileek, eta horregatik erabaki zuten atzerriko langileen kopurua murriztea. Talibanek, bere aldetik, ugaldu egin dituzte atzerritarren aurkako erasoak, eta lehen eraso horiek hegoaldean eta ekialdean egiten bazituzten, gaur egun iparraldera eta mendebaldera ere iristen dira islamisten ekintza armatuak. Datu bat oso argigarria da: atzerriko 2.000 soldadu inguru hil dira Afganistanen inbasioa 2001ean hasi zenetik, horien erdia baino gehiago azken bi urteotan.
AEBek eta aliatuek Afganistanen ia 150.000 soldadu badituzte ere, talibanen erasoak inoiz baino gogorragoak eta ausartagoak izan dira azken bolada honetan. Barack Obama estatubatuar presidenteak berak iragarri zuen datorren urteko uztailean hasiko direla AEBetako tropak herrialdetik ateratzen, eta hortik aurrera segurtasuna afganiar indarren esku geratuko dela. Baina hori egin aurretik talibanekin zerbait adostu beharra ikusten dute begiraleek, eta badirudi Karzai afganiar presidenteak abian jarritako ekimenak horixe nahi duela.
Herat hiru milioi inguru biztanleko hirian italiar tropak ditu NATOk. Eskualde horretako egoera besteetakoa baino askoz ere lasaiagoa dela esan izan da.
Kandahar hirian, berriz, beste kamikaze batek zibil bat hil zuen lehergaiak eztandaraztean.
Afganistango bigarren hiria da Herat, hiru milioi biztanlerekin. Irango mugatik gertu dago eta eraso armatu gutxi ezagutu ditu, beste hiriek baino gutxiago. Hala ere, urtarrilean AEBetako kontsulatuaren aurkako erasoa egin zuten.
Atzoko erasoak talibanek iparraldeko Kunduz hirian joan den uztailean egin zutena ekartzen du gogora. Orduan, kamikazeek ibilgailu bat erabili zuten atzerriko agentzia bat babesten zuen hesia zeharkatzeko. Bederatzi hildako izan ziren.
Funcionarios de la región noroccidental de Pakistán informaron de que al menos diez presuntos milicianos murieron tras ataques de la fuerza aérea paquistaní. De acuerdo con fuentes oficiales, dos refugios de islamistas fueron el blanco de los ataques en la región de Orakzai, cerca de la frontera con Afganistán.
Hace cerca de cuatro meses, las autoridades de Islamabad aseguraron que derrotarían a la insurgencia en esa región mediante una ambiciosa ofensiva militar. Habitantes de la zona, sin embargo, dicen que todavía hay una importante presencia en Orakzai del movimiento talibán.
Unas horas antes, por lo menos seis soldados murieron al estallar una bomba en una zona tribal de dicha región de Pakistán, según informaron a la agencia France Presse responsables de la seguridad paquistaní. La bomba habría sido colocada el viernes en la carretera a Yaj Kandaw, en Orakzai, un distrito tribal donde se refugiaron algunos guerrilleros después de las recientes ofensivas militares en otras zonas del noroeste. «Seis soldados, entre los cuales había un coronel, murieron en el ataque», dijo un alto responsable de los servicios de seguridad. Dos jerarcas militares y paramilitares confirmaron el incidente y ese balance. Se trataría del tercer ataque mortífero con bomba contra soldados paquistaníes desde el pasado martes en esas zonas tribales fronterizas con Afganistán.
EEUU busca ampliar una misión secreta de la CIA para ayudar a Pakistán a atacar a grupos próximos a Al Qaeda que operan cerca de la frontera con Afganistán, según el diario «The Wall Street Journal». GARA