«Giza hondamendiaren» beldur dira Sahararen aldeko kanpamenduan
Marokoko segurtasun indarrek milaka sahararren protestaldia hartzen duen kanpamendua setiatu egin dute eta antolatzaileek esan dute «giza hondamendiaren» beldur direla. Rabatek bere mende duen lurraldeko herritarrek oso protestaldi ausartari eman zioten hasiera orain egun batzuk, bi aldeak, NBE Nazio Batuen Erakundeak deituta, azaroaren 3an eta 5ean New York hirian berriz elkartu aurretik.
Jose Angel ORIA
Dagoeneko 20.000 lagun inguru elkartu dira Aaiun hiritik hamahiru bat kilometrora herri baten justizia egarriak sortu duen haima edo karpa itsasoan, Mendebaldeko Saharako Fronte Polisarioak emandako datuen arabera.
Erbestean edo okupaziopean bizitzera kondenatutako herriak beste exodo txiki bat jarri zuen abian joan den urriaren 9an bere egoera negargarriaren berri munduari emateko.
Aaiun marokoar erregearen mende dagoen lurraldeko hiriburua utzi eta kilometro batzuetara dagoen Justiziaren Kanpamendura (Agdaym Izik) joan dira milaka lagun, kasu askotan familia osoa hartuta. Milaka haima jarri dituzte bertan, eta, Polisarioaren arabera, une honetan 20.000 pertsona dira bertan protesta egiten ari direnak.
Hasiera batean, protestaldia abian jarri zutenek eskari ekonomikoak eta sozialak jarri zituzten mahai gainean, helburu politikoak alde batera utzita: Marokok okupatuta daukan lurraldeko jatorrizko biztanleek etxebizitza, lanpostua eta hezkuntza egokia izateko duten eskubidea onartzea.
Etxebizitza ezin erosi
Gainera, eskatzen zuten beraien lurraldeak ematen dituen fruituetatik (arrantza, fosfatoak...) ateratzen diren irabazietan esku hartzeko aukera, hortik ere baztertuta dauzkate-eta Rabateko agintariek.
Protestaldian esku hartzen ari den saharar gazte batek kazetari bati adierazi zionez, «guk ez daukagu inolako eskubiderik Mohamed VI.a erregearen errejimenean. Saharar batek etxea eduki nahi badu, marokoar bati alokatu behar dio. Gure artean ez dago ez piloturik ez ingeniaririk. Lantegi guztiak marokoarrenak dira, negozioak bezalaxe».
Agdaym Iziken daudenei janariak, ura, botikak eta bestelako gauzak ematera joan diren sahararrek ez dute pasatzerik izan, Marokoko Armadak bide guztiak itxi dizkie-eta. Fronte Polisarioak Marokoko Armadak esku hartu izana salatu du, eta militarrek makina bat saharar zauritu dituztela erantsi.
Protestaldian esku hartzen ari direnek ez dute ez armarik ez beren burua babesteko bestelako baliabiderik. Salaketa egitea beste erremediorik ez zaie geratu.
Setiatzaileak, berriz, harro-harro eginda daude. Helikopteroak eta piloturik gabeko hegazkinak bidaltzen dituzte kanpamendura, bertan daudenak beldurtzera, badakite-eta zigor handirik ez dutela ordaindu beharko.
Mohamed Abdelaziz Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak Marokoko Armadak eragindako beldurra salatu du Polisarioko zuzendaritzak bilera egin ondoren.
Gainera, nazioarteko komunitateari eta erakunde humanitarioei esku hartzeko eskatu die, «inolako errurik ez duten milaka sahararren bizia salbatzeko, tragedia bat, benetako giza hondamendi bat, saihesteko».
Sahara Press Service agentziak emandako datuen arabera, momentu honetan 5.000 haima baino gehiago daude Agdaym Iziken, protestaldia hilaren 9an hasi zenetik kopururik handiena hain zuzen. Berrogeitik gora dira jada Marokoko segurtasun indarrek larri zauritutako sahararrak, kasu gehienetan kanpamenduan parte hartzera zihoazenean jipoitu ondoren.
Tankerako protestaldiak jarri zituzten abian beste hirietan ere, baina Rabatek moztu egin ditu.
El Frente Polisario exigió ayer a la Unión Europea la «cancelación» de todos los acuerdos de pesca con Rabat, así como la «congelación» de estatuto avanzado concedido a Marruecos, según un comunicado emitido al culminar una reunión extraordinaria del Secretariado Nacional (SN) difundido por la agencia Sahara Press Service.
«Exigimos a la UE la cancelación de todos los acuerdos económicos suscritos con Marruecos que incluyen tierras o aguas jurisdiccionales del Sahara Occidental», añade el comunicado acordado durante una reunión extraordinaria presidida por Mohamed Abdelaziz. Por lo que respecta a la protesta al este del Aaiún, el SN afirma que es una «prueba sin lugar a dudas de que los saharauis están lejos del disfrute de sus recursos naturales, que están actualmente expoliados intensamente por las autoridades de ocupación marroquíes». En este contexto, el Frente «ha llamado a la UE asumir sus responsabilidades para contribuir a encontrar una solución justa y democrática al conflicto del Sahara Occidental, y no poner más obstáculos frente a esta solución».
Por otra parte, el Frente Polisario ha renovado su disposición para participar en las próximas negociaciones bajo los auspicios del Enviado Personal del Secretario General de la ONU para el Sáhara Occidental, Christopher Ross, a principios de noviembre.
El SN señaló que «estas negociaciones deben darse dentro de un clima de confianza y transparencia», instando a Marruecos a «poner fin a sus violaciones de los derechos humanos en los territorios ocupados y a solucionar el problema de los sitiados en Agdaym Izik, así como a la liberación de todos los presos políticos saharauis encarcelados, incluidos Ali Salem Tamek, Brahim Dahan, Nasiri Hamadi y Yahya Mohamed Hafez». GARA