GARA > Idatzia > Ekonomia

Erretiroaren legea ozen salatu dute Baionan, parte-hartzea urritu arren

Baionan atzo egindako manifestazioa ez zen urriaren 19koa bezain jendetsua izan, eta, halere, milaka lagun (11.000 sindikatuen esanetan) bildu ziren erretreten erreforma arbuiatzeko. Legea onartua izan den arren, oraindik «apustua ez dela amaitu» nabarmendu zuten. Arratsaldean, Oldartu kolektiboak MIGeko bulegoa okupatu zuen eta Hazparnen eta Kanbon ere mobilizazioak izan ziren. Karrikaratzeko hurrengo hitzordu nagusia azaroaren 6an izanen da.

p018_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA

Aste honetan Senatuak eta Asanblea Nazionalak erretreta sistema aldatzeko legea onartu ostean, atzoko mobilizazioak nolabaiteko test baten traza zuen azken hilabeteotan sindikatuek Gobernuarekin daramaten norgehiagokan.

Baionako manifestazioa hasi aurretik begi bistakoa zen aurrekoan baino jende gutxiago aterako zela karriketara. Orduan ez bezala, ikasle askorik ez zen ikusi bertan, eta irakasleen presentzia ere urriagoa izan zen. Horretan zerikusia izango zuen, seguru asko, ikastetxeak oporretan izateak.

Hala eta guztiz ere, milaka lagun bildu zen Lapurdiko hiriburuan Pariseko agintariei bere haserrea azaltzeko. Sindikatu nagusien pankarta bateratuaren atzean, ohiko bilakatu den fanfarreak ireki zuen manifestazioa. Lehen blokea -CGTrena- izan zen atzokoan, eta nabarmen, jendetsuena (bertan ziren ia manifestarien erdiak). Atzetik CFDTren multzoa zuen, baina, argiki, ez aurreko mobilizazioetan bezain trinko.

Sindikatu horrek Gobernuarekin negoziatzeko borondatea azaldu du aste honetan, eta litekeena da jarrera horrek bere militantzia desmobilizatu izana. Gainerako sindikatuen blokeetan ere parte-hartzea eskasagoa izan zen, salbu LABen kasuan.

Alderdiak bukaeran

Ondotik, alderdiak (PC, PS, NPA...), hainbat hautetsi eta gizarte mugimenduak (Attac, Bizi...) zeuden, ohi moduan, martxa ixten. Ibilbide osoan Oldartuko kideak esku orriak banatzen aritu ziren.

Geltokitik datorren zubia gurutzatuta, herriko etxearen aldetik hartu zuten bidea, hiriguneko itzulia egin ostean, bertako plazan amaitzeko.

Han, Muriel Reygnier CGTko ordezkariak hartu zuen hitza sindikatuen izenean. Gobernua, «bere politikaren mesedetan», zenbait komunikabide «erabiltzen» ari dela salatu zuen, eta behar dutena, «errepresioaren ordez, elkartasuna» dela nabarmendu zuen.

Beste herrialdeetako (Alemania, Estatu espainola, Italia...) langile sindikatuak beraiei so dituztela, eta haiek ere, «borroka berbera» dutela adierazi zuen. Jarraian, «erretreten erreforma bidezkoa eta elkartasunean oinarritutakoaren alde borrokan» segitzera deitu zuen. «Apustua ez da amaitu, jarrai dezagun guztiok batera legea erretiratu arte», esan zuen amaitzeko.

Bitartean, Oldartu kolektiboko ekintzaileak Merkataritza eta Industria Ganberaraino joan ziren (bertan Medef patronalaren bulegoa dago). Atarian piknik errebindikatiboa egin ostean, 150 bat lagun barrura sartu ziren eta harrera okupatu zuten arratsaldeko bostak aldera arte.

Arratsean, Hazparnen eta Kanbon ere mobilizazioak egin zituzten, eta Donapaleun, sektore ugaritako langileek eta ELBko laborariek biltzar nagusia egin zuten.

AZAROAREN 6

Sindikatu nagusiek beste manifestazio batera deitu dute azaroaren 6rako, larunbata. Ordura arte, mota askotariko protesta ekimenak (blokeoak, okupazioak, lanuzteak, informazio banaketa...) egiteko asmoa dute.

Satisfacción sindical, a pesar de la menor incidencia

La reciente aprobación de la ley de reforma de las pensiones y el hecho de coincidir con las vacaciones hicieron que la incidencia del paro y la asistencia a las manifestaciones fuera menor en el conjunto del Estado francés, a pesar de lo cual, los representantes sindicales se mostraron satisfechos con la respuesta a su convocatoria. Según sus cálculos, unos dos millones de personas salieron ayer a las calles contra la reforma.

El líder del sindicato CGT, Bernard Thibault, no dudó en calificar la movilización ciudadana como de «gran amplitud» e «impresionante», teniendo en cuenta la aprobación parlamentaria de la ley. Desde la CGT se llamó además a los trabajadores a «continuar con la movilización», con vistas a la próxima jornada de protestas, convocada para el sábado, 6 de noviembre. Thibault dijo que la determinación de los trabajadores «sigue intacta». Por su parte, el secretario general de la CFDT, François Chérèque, indicó que una norma «no es justa» por el hecho de aprobarse

Mientras tanto, seis de las doce refinerías del Estado francés permanecen en huelga total o parcial, aunque una de ellas, la de Lyondell Basell (costa suroriental), desbloqueó ayer el depósito. No obstante, la situación en las gasolineras sigue siendo complicada y una de cada cinco estaciones carece de carburante. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo