Erretiroaren legea ozen salatu dute Baionan, parte-hartzea urritu arren
Baionan atzo egindako manifestazioa ez zen urriaren 19koa bezain jendetsua izan, eta, halere, milaka lagun (11.000 sindikatuen esanetan) bildu ziren erretreten erreforma arbuiatzeko. Legea onartua izan den arren, oraindik «apustua ez dela amaitu» nabarmendu zuten. Arratsaldean, Oldartu kolektiboak MIGeko bulegoa okupatu zuen eta Hazparnen eta Kanbon ere mobilizazioak izan ziren. Karrikaratzeko hurrengo hitzordu nagusia azaroaren 6an izanen da.