Kale erasoekin lotura duelakoan, Igor Zearreta atxilotu du Ertzaintzak
Soraluzen, orain bost urte, manifestazio baten ondoren izandako kale erasoetan parte hartu zuelakoan, Ertzaintzak Igor Zearreta gaztea atxilotu zuen atzo Zornotzan. Gaztearen bikotea eta arreba etxetik irtenarazi eta lau orduz iraun zuen miaketari ekin zioten poliziek. Zearretaren lantokian, Maier enpresan, bere armairua ere arakatu zuten, bertako lankideek salatu zutenez, inongo agindurik erakutsi ez bazuten ere, eta gainera, langileak kolpatu zituzten ertzainek.
GARA
Orain dela bost urte Soraluzen izandako kale erasoekin lotura duelakoan, Ertzaintzak Igor Zearreta gaztea atxilotu zuen Zornotzan atzo goizaldean. Lakuako Barne Sailak aditzera eman zuenez, Madrileko Auzitegi Nazionaleko instrukzioko hirugarren epaitegiak eman zuen atxilotzeko agindua.
Zornotzako gaztea, goizeko 05.30ean, etxetik irten eta lanera zihoala atzeman zuten ertzainek. Igor Zearreta atxilotu eta minutu gutxira, Ertzaintzak gaztearen bikotea eta arreba etxetik irtetera behartu zituen, barrua miatzeko. Etxebizitza hori goizaldeko seietan hasi ziren arakatzen eta hamarrak arte aritu ziren horretan, gaztea ere bertan zutela. Zornotzatik GARAri adierazi ziotenez, gazteari babesa erakustera inguratu zen bildutako lagun bati zaplaztekoa eman zioten Rodolfo Aresen poliziek.
Orain bost urte, hainbat istilu izan ziren Soraluzen, Juan Jose Urrutia Pla errefuxiatuaren heriotza salatzeko manifestazio baten ondoren. Urrutia Uruguain zendu zen. Ertzaintzaren arabera, «erabat koordinatuta» eta aurpegia estalita zuen lagun talde batek molotov koktelak bota zituen Ertzaintzaren furgoneta baten aurka eta BBVA banketxearen egoitzaren aurka. Hala, Ertzaintzak «eraso hauetan parte hartu izana eta talde terroristako kide izatea» egozten dio Igor Zearretari.
«ETAren kontrako operazioa»
Eguerdian, Lakuako Barne sailburu Rodolfo Aresek agerraldia egin zuen Lehendakaritzan, «ETAren aurkako azken operazioa» dela esanez aurkeztu duenaren gorabeherak azaltzeko. Polizia operazioak «irekita» jarraitzen duela ohartarazteaz gain, Ertzaintza zoriondu zuen.
Zehazki, Rodolfo Aresek Ertzaintzaren «talde antiterrorista» zoriondu zuen, eta era berean, polizia talde honek oraindik argitu gabe dauden «ekintza terrorista eta hilketa guztiak» ikertzen jarraituko duela, «ekintza hauek aurrera eraman duten pertsonak atxilotzeko eta juztiriaren aurrean jartzeko», azaldu zuen Lakuako Barne sailburuak.
Lankideek kezka agertu dute
Zornotzan atxilotutako gaztearen etxebizitza miatu ondoren, Zearretak lan egiten duen enpresara abiatu zen Ertzaintza, haren armairua arakatzeko. Gaztea Ajangizko Maier enpresara eraman zuten.
Enpresako lankideek agerraldia egin zuten eta Zearretaren egoeraz «kezkatuta» agertu ziren. «Inkomunikazioaren beldur gara; horrek dakarren inpunitate egoeraren beldur, hain zuzen». Egindako miaketa «ez legezkotzat» jo zuten langileek, izan ere, ertzainek agindurik ez zuten erakutsi, nahiz eta hala eskatu zieten. Lantegian inongo baimenik gabe sartu zirela salatzeaz gain, Ertzaintzak zenbait langile kolpatu zituela salatu zuten, «bati ostikoa» eta guzti eman ziotela zehaztuz.
Portugaleko Justiziak Iratxe Yañez euskal presoa Espainiaratu zuen atzo, Auzitegi Nazionalak eskatuta. Yañezekin batera atxilotu zuten Garikoitz Garcia orain dela hiru hilabete estraditatu zuten.
El pasado viernes una amiga del preso vasco Zigor Blanco y el conductor del vehículo en el que viajaba sufrieron un accidente en Bizkaia. La persona que iba a visitar a Blanco debía ser transportada primero de Galdakao a Derio para, una vez allí, coger el coche que le llevaría hasta la prisión de Curtis (A Coruña). Por el camino, esperando en un semáforo en rojo, fueron embestidos por otro vehículo, informó Etxerat.
Como consecuencia del accidente, el colectivo de familiares y allegados de presos señaló que la amiga de Zigor Blanco padece una contractura en el cuello, sufre mareos y le han tenido que colocar un collarín. En la nota de prensa, Etxerat volvió a denunciar esta situación y recordó que la dispersión se ha cobrado la vida de 16 familiares y amigos de los presos vascos.
También informó de que durante el pasado fin de semana se volvieron a perder numerosos vis a vis «a consecuencia de los intentos de cacheos humillantes» en la prisiones de Almería, Jaén, Puerto I y Cáceres. En Jaén han realizado chapeos en contra de los cacheos.
En denuncia de la represión, 120 personas se concentraron ayer en Bilbo Zaharra, 300 en Zornotza, 90 en Eibar, 40 en Alde Zaharra de Iruñea, 22 en Arrosadia, 60 en la Txantrea y 78 en Burlata, y el martes hubo 90 en Astigarraga. GARA