GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Peñagarikanok prest dauka omenaldia

J.L.

Joxemiel Peñagarikanok prest dauka azaroaren 7an bere herrian, Beizaman, egingo dioten omenaldia. Eguerdian 12.00etatik aurrera izango da pilotalekuan, eta hiru mailatan banatuta 50 aizkolari inguru arituko dira lanean. Jaialdian, aizkolariez gain, bertsolariek ere izango dute protagonismoa.

Nahiz eta aizkora utzia duen, oraindik ere sasoi onean dago Peñagarikano, eta jaialdian berak ere ekingo dio lanari. Aizkolariak izango dira eguerdi parteko ikuskizun nagusia, baina jaialdia ez da hor amaituko, izan ere ondoren herri bazkaria egingo dute herriko pilotaleku zaharrean. Bazkari horretan parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du azaroaren 6a baino lehen, 943 15 07 98 telefono zenbakira deituz. Peñagarikano, aizkolari batek irabaz ditzakeen txapel guztiak irabazitakoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo