GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Leitzan abiatuko da Nafarroako Txapelketa

J.L.

Gaur abiatuko da Leitzan Nafarroako Sokatira Txapelketa. Guztira hiru pisutan arituko dira, bi gizonezkoetan eta bat emakumezkoetan.

Lehen jardunaldia gaur jokatuko da 17.00etatik aurrera herriko plazan, eta eguraldi txarra egiten badu, berriz, pilotalekura aldatuko da norgehiagoka. 630 kiloko taldeen lehen jardunaldiarekin hasiko da lehiaketa.

Berriozar, Amaiur, Txantrea eta Basaburua-Imotz neurtuko dira pisu horretan. Bi jardunalditako ligaxka jokatuko da, eta bigarren eta azken ekinaldia azaroaren 6an izango da. Talde berak arituko dira 590 kilotan ere. Hor ere bi jardunalditara jokatuko da, azaroaren 13an hasita. Emakumezkoak 6x6 mailan arituko dira, eta 375 kilotan, eta hiru jardunalditako ligaxka izango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo