GARA > Idatzia > Euskal Herria

Okzitaniako Tolosan Jon Anza Kolektiboak elkarretaratzea egingo du bihar

GARA

Tolosako (Okzitania, Estatu frantsesa) Jon Anza Kolektiboak elkarretaratzea egingo du bihar goizean, 11.00etan, St Etienne plazan, militante donostiarraren heriotza argitu dadin galdegiteko eta egia osoa eskatzeko.

Tolosako Jon Anza Kolektiboak agiri baten bidez egin du deialdia, eta bertan datozen asteotarako ekimen gehiago antolatuko dituztela iragartzen dute. Hala, aipatu kolektiboa, LDH, Europe Ecologie, Front de Gauche, Les Motivé-e-s, eta Okzitaniako beste hainbat eragilek osatzen dutela gaineratzen da.

Anzaren heriotzaren gaineko ikerketa judiziala Tolosako epaitegian aurkitzen dela gogorarazten dute eta anartean ekimenak egiten jarraituko dutela diote, donostiarrari gertatutakoaren gainean egia guztia jakin arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo