GARA > Idatzia > Euskal Herria

ARANJUEZEN

Gurpil-aulki berezia behar duen senide bati bisita egitea ukatu diote

Unai Vazquez Barakaldoko preso politikoa -Auzitegi Nazional espainolak Askapenaren aurka agindutako polizia sarekadan atxilotu eta espetxeratu zuten- bisitatzera joandako senide bati bisita egitea debekatu zioten atzo Aranjuezeko kartzelan. GARAri aditzera eman ziotenez, senide horrek gurpil-aulki berezia behar du mugitzeko, eta nahiz eta espetxeko arduradunei aurretik egoera horren berri eman, atzo, bisita egunean, ukatu egin zioten senidea ikustea. Egoera horretan, gainera, bigarren senide batek ere ezin izan zuen bisita egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo