BONBERENEAN
Tolosan Literatura Astea ospatuko dute gaur hasi eta larunbatera bitarte
Gaurtik larunbatera Literatura Astea egingo dute Tolosan, Bonberenea literatur&art azpisailaren lehenengo ekitaldia. Ekimenak Bonberenea, Literatur Eskola, Galtzaundi Euskara Taldea eta 111 Akademiak antolatutako ekitaldiak batuko ditu. Gaur, 19.00etan Patziku Perurenak «Goizuetan bada gizon bat» liburua aurkeztuko du kultur etxean. Bihar, 19.30ean Jokin Muñozen «Antzarraren bidea» liburu sarituaren azterketa egingo da, berriro ere Tolosako kultur etxean. Eta azaroaren 6an, larunbata, Literatur Eskolako saio bat jasoko du Bonbereneak. Gaia «Mikel Laboaren Hizkuntzak» dugu, eta hizlariak, Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodriguez. Izena emateko: literaturart@bonberenea.