GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Estatu frantsesaren eta Britania Handiaren hitzarmenak ez du EBrekin zerikusirik

Parisek eta Londresek sinatutako «defentsarako» hitzarmena bi estatuen arteko harremanek iritsi duten inoizko konfiantza mailarik handienaren erakusgarri gisa aurkeztu dute. Halaber, krisiak behartutako gastu murrizketei aurre egiteko modu errentagarria omen da, nahiz eta zenbait hedabidek Britainia Handiaren subiranotasuna arriskuan jar lezakeela iritzi dioten. Nolanahi ere, hitzarmen «historikoa» omen da. Britainia Handiko lehen ministro David Cameronek esan zuenez, hitzarmena ez da europar armada bat sortzeko lehen pausoa. Seguruenik, ez zegoen halakorik zehaztu beharrik, alegiazko Europar Batasunean sinisten dutenek hala ikus balezakete ere. Izan ere, pentsaezina da kanpo politika bateratua sumatu ere egiten ez den europar komunitatean hitzarmen horretatik kide guztien armada sortzea. Aitzitik, bi estatu horien arteko ituna kontrako norabideko pauso gisa ulertu behar da. Badaezpada ere, Britainia Handiko Kanpo Arazoetako arduradunak argi esan zuen, subiranotasunari dagokionez, ez daudela lagapenik egiteko prest, eta aldebiko harremanak lehenesten dituztela komunitate mailakoen gainetik. Lekutan dago europar batasun politikoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo