GARA > Idatzia > Euskal Herria

PSE eta Lakua, EAJk hezkuntza politikari eginiko kritiken aurka

GARA

Herenegun EAJ-k Patxi Lopezen Gobernuaren hezkuntza politika kritikatu ostean, atzo, Lakuako Gobernua eta PSEko zenbait ordezkari balorazio horren aurka agertu ziren.

Lakuako Hezkuntza eta Kultura Saileko idazkari Vicente Reyesek esan zuenez, «EAJk euskara Gobernuaren kontra egiteko arma gisa erabili nahi du». Horretarako, «gezurretan» ari dela salatu zuen, «interes politikoek bultzatuta eta bazterrak nahasteko helburuarekin».

EAJko legebiltzar-tal- deak «Lopezen Gobernuaren hizkuntza politikaren nora eza» zeren ondorio den ez dutela asmatzen aipatu zuen agerraldian. «Ez dakigu utzikeria, alferkeria, baldartasuna, euskararekiko gorrotoa edota horien guztien nahaspila den», zehaztu zuen EAJk.

Hezkuntza idazkariaren ondotik, Idoia Mendia Lakuako bozeramailea eta Rodolfo Ares Barne sailburua ere mintzatu ziren. Mendiak, EAJ-ren kritikak direla-eta, «oso minduta» dagoela esan zuen. «EAJk azken 30 urteetan euskarari dagokionez gauza asko ahaztu ditu».

Bestalde, Rodolfo Ares Barne Sailburuak aditzera eman zuenez, «Lakuako Gobernuak euskararen alde lanean tinko jarraituko du».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo