
TUTTO VERDI
«Verdiren lehen operak» izango ditu Carmelo Di Genarok mintzagai OLBE-n
Konpositore italiarra ardatz duen «Tutto Verdi» ekimenean hitzaldi bat jasoko dute gaur, Carmelo Di Genaroren ahotik eta «Verdiren lehen operak» gai hartuta; Operaren Lagunen Bilboko Elkartean, OLBEn, V. Verdiren Astea ospatzen dutela eta. Di Genaro Kultura Italiarraren Madrileko Institutuko zuzendari eta musikazale amorratua dugu. Hitzaldia 19.30ean izango da Deustuko Unibertsitatean.