GARA > Idatzia > Kultura

HITZA ETA MUSIKA

Jabier Muguruza musikaria eta Iñaki Irazu idazlea, Bilbo Zaharra Forumen

Hitza tradizioari lotua dago, ezinbestean. Eta idazleen hitza, irakurria ez ezik, kantatua eta entzuna ere izan da gure tradizioan, eta hala da egun ere. Horregatik, Bilbo Zaharra euskaltegiak «Hitza eta musika» uztartu ditu aurtengo forumean, ekitaldi barnerakoi eta hurbilen bidez. Egitasmoaren helburua hizlaria eta musikaria elkartu, eta harreman horretatik sortzen den giro berezia jende artera agertzea da. Gaur Jabier Muguruza eta Iñaki Irazu izango dira bertan (19.00etan, Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiaren egoitzan).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo