HERIOTZA
Potxo argitaletxeko Patxi Hipolito zendu da
Potxo argitaletxeko arduradun nagusi eta kulturgile nekaezin Patxi Hipolito herenegun hil zen gaixotasun larri batek jota, 44 urte baino ez zituela. Donostialdekoa jaiotzez, Oñatiko Gaztelekuko dinamizatzailea izana zen urte askotan, eta argitaratzaile lanean gustuko ale batzuk plazaratu zituen, Jon Aiastuiren «Nongo Nor» olerki bilduma (1999), Zura taldearen «Ilargi handi, zauri zarae» diskoa, Metak zigiluarekin batera (2005), Luis Duranen «Algebra» komikia (2007), edota aurten bertan, Thoreauren «Desobedientzia zibila» eta «Urbieta kaleko borroka» komikia.