GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazte independentistak: «Hemen gaude eta ez gaituzue geldituko»

Atxilotutako azken gazte independentistek jasandako inkomunikazio aldian atera ziren euren izen-abizenak. Eraikitako zerrendatik tiraka, edozein unetan izan daitezke 50 gazte hauek atxilotu eta espetxeratuak. Hala eta guztiz ere, prentsaren aurrean agertu ziren atzo «borrokarako prest» daudela ohartarazteko eta, «bortxakeriaz saiatu arren», euskal gazteria ez dutela makurtuko argi uzteko.

p012_f02_111x111.jpg

Oihana LLORENTE

«Beldurra, izua hedatu nahi izan du Ferraz aldean, Canillasen eta Auzitegi Nazional espainolean bizi den mila aurpegidun borreroak. Baina ez dute lortu. Kalean gaude, parez pare eta borrokan jarraitzeko prest!». Horiexek izan ziren urriaren 22ko sarekadaren ondorioz «zerrenda beltzetan» ageri diren gazte independentisten hitzak. Euskal gazteria ez dutela «kikildu eta makurraraziko» ohartarazteko, agerraldia eskaini zuten atzo Usurbilen, dozenaka lagun ondoan zituztela.

Urriaren 22ko goizaldean Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Grande-Marlaska epailearen aginduz egin zen polizia operazioak, hamalau gazte independentistaren atxiloketaz gain, hamahiru kartzelatze eta tortura testigantza ugari ekarri zituen.

Atxilotuek Polizia espainolaren esku inkomunikaturik emandako denboran, berriz, Euskal Herriko gazte independentista ugariren izenak atera ziren; 50 bat gazteren izen-deiturak zehazkiago. Gazteok jakin badakite, orain, polizia-deklarazio horietatik tiraka, edozein unetan, atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta espetxeratu ditzaketela.

Beldurraren aurka

Izu horrek ez ditu kikildu, ordea, eta, atzo, horren esanguratsua den independentziaren aldeko kamiseta gorria soinean hartu, eta komunikabideen aitzinean jesarri ziren. Operazioz operazio, Polizia espainola puzten ari den zerrenda beltzean agertzeaz gainera, kalean ere badaudela argi uzteko.

Ezer baino lehen, «besarkada bero-bero bat» helarazi zieten urrian atxilotu eta kartzelatu zituzten gazteei, bai eta «espainiar indar armatuen eskuetatik ihes egitea lortu zuten gazteei»; «22 ohe huts gehiago daude gaur Euskal Herrian. Ziegetako koltxoi umelak berotu dituzten 13 bihotz gehiago, Madril aldean», gehitu zuten.

Tristurak alboratu eta ozen mintzatu ziren. Gazte independentisten ustez, honako polizia operazioekin «beldurra eragin nahi diote gazteriari»; «sumiso eta isilik nahi gaituzte», salatu zuten. Alta, «euskal gazteria kikildu eta makurrarazi» nahian alferrik dabiltzala ere argi eta garbi adierazi zuten.

Horrez gain, zer nolako gazteria duten aurrean azaldu zieten hedabideei: «Independentzia amets dugun gazteria gara. Mundua gobernatzen duen sistema kapitalistak eta frantziar eta espainiar estatuek eskaintzen diguten aukera makur eta ustelaren aurrean altxatzen garen gazte iraultzaileak gara».

«Herri osoa aurrean»

Argi dute, hala ere, Euskal Herrian gaztea izatea ez dela samurra: «Etsaiak ondo baino hobeto daki amets eta ilusioen iturburu garela, egungo errealitatea iraultzeko indarrak soberan ditugula eta horregatik kolpatzen gaituzte».

Nolanahi ere, gazteria makurraraztea ezinezkotzat jo zuen Usurbilen bildutako gazte andanak. «Ondo entzun dezatela espainiar agintari ustelok: hemen gaude eta ez gaituzue geldituko!», esan zuten.

Jakin badakite epaile eta poliziek ahalegin horretan «bortxakeriaz» jarraituko dutela, baina euren helburua ez dutela lortuko eta aurrean «herri oso bat tinko» aurkituko dutela diote gazteek.

En Donostia, por los derechos y la juventud

Centenares de personas, cerca de 1.500, denunciaron por la tarde en las calles del centro de Donostia la condena impuesta por la Audiencia Nacional española a quince jóvenes de la capital guipuzcoana bajo la acusación de pertenecer a Segi, así como el veto padecido el pasado sábado y la posterior citación judicial en torno a una marcha que pretendía hacer la misma denuncia.

La manifestación, tras la pancarta «Eskubide zibil eta politikoen defentsan. Gazteria aurrera!» portada por los organismos convocantes, echó a andar pasadas las 17.30. Tras recorrer el centro de la ciudad volvió al Boulevard donostiarra donde se dio lectura al comunicado suscrito por ELA, LAB, STEE-EILAS, Aralar, Alternatiba, EA, Gazte Abertzaleak, Iratzarri, Lokarri, Askapena y Bilgune Feminista. Un joven condenado tomó después la palabra para dirigirse al público y agradecer el apoyo recibido en estos meses.

En la comparecencia ofrecida para convocar la marcha, los agentes policiales destacaron que el veto de la manifestación y la citación judicial «no aportan nada en positivo en la nueva etapa política» en la que consideran que está entrando Euskal Herria. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo