GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Gure lana legala edo ilegala den baino, zilegi den ala ez begiratu behar dugu»

p012_f03_013x123.jpg

Eñaut Zarrabeitia

 

«Inpotentzia» da Zarrabeitiak zerrenda beltzean zegoela jakin zuenean sentitu zuena, baina gazte independentistek egiten duten lana «beharrezkoa» dela ulertuta, aurrera egin behar dela deritzo.

Nola jakin zenuen zure izena atxilotutako gazteen polizia deklarazioetan agertu zela eta nolakoa izan zen une hori?

Jakin nuenean  amorrua sentitu nuen. Nik egin dudan lan bakarra nire herrian beste egoera bat sortzeko baldintzen alde lan egitea da, Gazte Asanbladan lan eginez,  emakumeen kontrako indarkeriaren aurka kartelak jarriz edo irakurketa plazaratuz. Horrelako gertaerek argi uzten dute Euskal Herrian ez dagoela lan politiko eta soziala egiteko inolako aukerarik.

Zein eragin du zugan edozein unetan atxilotu zaitzaketela jakiteak?

Kikildu, beldurtu nahi gaituzte, eta horren aurrean inpotentzia sentitzen duzu. Azkenean ez zara zu bakarrik;  hor dituzu lagunak, familia eta horrek apur bat baldintzatzen zaitu, haiek ere gaizki pasatzen dutelako. Hala eta guztiz ere, gure lana legala edo ilegala den baino, zilegi den ala ez den begiratu behar dugu. Hor dago koska, eta gazteok egiten dugun lana erabat beharrezkoa da eta aurrera egin behar dugu.

Zure inguruak, familiak, lagunek, nola hartu dute berria?

Zorionez, nire etxean gurasoekin dudan harremana oso ona da eta haiekin konfiantza osoa dut horrelako egoerak azaltzeko. Hala eta guztiz ere, haiek gurasoak dira eta ni euren seme bakarra eta, beraz, beti daude kontuz ibiltzeko eta horrelakoak esaten, baina nire erabakiak errespetatzen dituzte.O.Lv

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo