Batasuna eskatu die jarraitzaileei Suu Kyi-k aske geratutakoan
Mendebaldeko estatuek Aung San Suu Kyi giza eskubideen aldeko ekintzailearen askatasuna txalotu egin dute jendaurrean eta Myanmarren oraindik giltzapean dituzten beste 2.200 preso politikoak askatzeko eskatu. Ez dute aipatu ere egin estatu horietako konpainia handienek Asiako hego-ekialdeko Estatuko militarrei etengabe ematen dieten laguntza, beren erregimenarekin jarraitu dezaten. Aske geratzean «batasuna» eskatu zien Nobel saridunak jarraitzaileei.
Jose Angel ORIA
Azkenean aske geratu da Aung San Suu Kyi Myanmarreko oposizioko kiderik ezagunena, hemezortzi hilabeteko etxeko arrastatzearen ondoren. Milaka jarraitzaile zituen etxe atarian zain, egoera berria ospatzeko prest, baina inork ez daki zenbat denbora egingo duen libre, erregimen militarrak ez baitu gauza handirik behar ekintzaileari krimenen bat egotzi eta berriz giltzapean jartzeko, orain ia bi urte egin zuen moduan.
A zer poza, Aung San Suu Kyiri ongietorria ematera bere etxe ondoan elkartutako milaka lagunena! Yangon hiriburuko bere etxeraino hurbildu ziren jarraitzaileak, Nobel saridunari beraien mirespena adierazteko. Batzuk negarrez zeuden, besteak, builaka edo aldamenean zutena besarkatzen...
Suu Kyik berak, pozez zoratzen, bere etxea inguratzen duen hesiaren gainetik azaldu zuen burua, NLD Demokraziarako Liga Nazionaleko zuzendaritzako zenbait kiderekin batera. Jarraitzaile batek hesia igo eta loreak eman zizkion, eta berak berehala ipini zituen buruan, apaingarri moduan, aspaldiko ohiturari eutsiz.
Militarren atzaparretatik aske geratutakoak isiltasuna eskatu zien jarraitzaileei, hitzalditxo bat eskaintzeko. Une horretan eskatu zien «batasuna», aurreko igandean militarrek antolatu zituzten hauteskundeek utzitako egoera berriak ekarriko dituen erronkei aurre egiteko.
Ordu batzuk geroago jakinarazi zuen gaur eguerdian (goizeko seiak, Euskal Herrian) beste agerraldi publiko bat egingo duela jarraitzaileen aurrean, NLD alderdiaren egoitzan.
«Denbora asko egin dugu elkar ikusi gabe eta hitz egiteko kontu ugari dauzkagu pilatuta. Nik esan behar dudana entzun nahi baduzue, joan zaitezte bihar egoitzara», esan zien jarraitzaileei bere etxeko ataritik. «Oso pozik» zegoen giza eskubideen aldeko ekintzailea deialdia egin zuenean, «Irrawaddy» Thailandian egoitza duen Myanmarreko iheslarien egunkariak jakitera eman duenez.
Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak bere desiorik onenak opa zizkion, eta lehenago askatu ez dutelako atsekabea agertu zuen, modu horretan aurreko asteko bozketetan esku hartu ahal izango zukeelako.
Barack Obama AEBetako presidenteak Suu Kyi «heroia» dela adierazi zuen. Nicolas Sarkozy frantses Estatuko presidenteak ere bere poza agertu zuen, ekintzailearen askatasunari ez zaiola oztoporik jarri behar erantsita. David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak tankerako zerbait esan zuen, eta Suu Kyiren atxiloketa «fartsa» bat izan zela salatu zuen, «Myanmarreko herria isilarazteko». Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Myanmarren dauden gainontzeko preso politikoak askatzeko eskatu zuen.
Ez Obamak ez Sarkozyk ez Cameronek, ez eta Merkelek ere, ez dute aipatu ere egin egunotan begirale batzuek nabarmendu duten kontraesana: Myanmarreko erregimen militarra salatzen dute alde batetik, herrialde horietako konpainia batzuek erregimen berberarekin negozioa egiten duten bitartean. AEBetako Chevronek eta frantses Estatuko Total konpainiek sekulako dirutza ematen diote erregimenari, herrialdeak duen gasa eraman ahal izateko.
Maximiliano Sbarbi Osuna analistak idatzi duenez, Totalek Myanmarren duen jarduerak Estatuaren aurrekontuaren %7 ematen die militarrei. «Horregatik porrot egin dute Mendebaldeak ezarritako isunek -dio Sbarbik-. Merkelek eta AEBek diktadura salatzeko adierazpenak egiten dituzte tarteka, edo diktaduraren aurkako altxamenduak babesten dituzte, Txinak herrialdean duen indarra ahultzeko. Baina, aldi berean, Myanmarreko ekonomiari eusten diote, erregimena aldatzeko ahaleginek porrot eginez gero, beraiek negozioa egiten jarraitu ahal izateko».
Atzo amaitu zen Aung San Suu Kyiren 18 hilabeteko etxeko atxiloaldia, eta dagoeneko libre da Myanmarreko demokraziaren aldeko ekintzailea. Gaur hitz egingo die bere jarraitzaileei.
NLD Demokraziarako Liga Nazionaleko presidentea da Aung San Sun Kyi, eta 1991. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen. 65 urte ditu eta azken 21 urteetatik 15 etxean pasa ditu, militarrek derrigortuta.
Casi 2.200 presos políticos malviven en las cárceles de Myanmar, cuya Junta Militar ha ignorado los llamamientos internacionales para que fuesen liberados y participasen en las elecciones del domingo pasado.
El régimen que dirige el septuagenario general Than Shwe clasifica a este grupo como de «delincuentes comunes» y lo trata sin miramientos, hasta el punto de que la nueva ley electoral les negó el derecho a militar en partidos y concurrir a los comicios del día 7 de noviembre. La Asociación de Asistencia a los Presos Políticos (AAPP) tiene una lista con 2.193 nombres, de los que 256 son monjes budistas y 176 mujeres. Hso Ten, por ejemplo, fue condenado a 106 años, y Bo Min Yu Ko cumple una sentencia de 104 años. «El trato que reciben vulnera el derecho a la vida y la dignidad, a no ser torturado, y el derecho a la salud (...) La tortura es endémica en las prisiones y los centros de interrogación en Myanmar», afirma la AAPP en el último informe que envió a la Comisión de Derechos Humanos de la ONU. El país tiene 44 cárceles (12 sin médico) y 50 campos de trabajos forzados, algunos sin ambulatorio, según la ONU. GARA