GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Julen Etxeberria Mendiola Sortzen-Ikasbatuaz-eko kidea

Ez gaitzatela nahas

Leku ezberdinetatik jaso dugu egun hauetan erkidegoko irakaskuntza publikoan 1.000 lanpostu egonkor gehiago izango ditugula lanean denbora gutxian. Berri ezin hobea, dudarik gabe.

Ohar honen bitartez, ordea, botatako mezua propaganda hutsa dela salatu nahi genuke gure elkartetik. Errealitatea oso bestelakoa da gure egunerokoan: ikasturte honetan iazko langile kopuru berdina dugula adierazi digute behin eta berriro. Baina, aldiz, ez dute azaldu langile kopuru berarekin 100 gela baino gehiagoko hazkundea ezkutatu dutela. Bakoitzak atera ditzala kontuak.

Ondorioz, ikastetxe eta ikastola publiko askotan irakasle gutxiago ari dira aurten lanean gela kopuru berdina izanik ere. Sinatzaile honen ikastolan, esate baterako, bat gutxiago, hain zuzen ere.

Ozen adierazi nahi diogu euskal jendarteari 1.000 lanpostu sortzeak aipatu irakasle kopuru horri kontratua aldatzea suposatzen duela, ez, inola ere ez, irakaskuntza publikoak irakasle gehiago jasotzea. Gainera, jakinaren gainean izan gaitezen, behin oposizioak aterata ere, ez dela Saila presaka ibiltzen postuak egonkortzeko. Hirugarren ikasturtez ari dira oposizioak gainditutako hainbat langile behin-behineko postuan.

Beraz, langile kopuru osoa ez bada kontuan hartzen, irakaskuntza publikoaren kalitatea, atal honi dagokionean ere, kolokan ikusten ari gara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo