
Erredakzioaren oharra
Joan den igandean Jose Luis Alvarez "Txillardegi"-ri egindako elkarrizketari buruz, zehaztasun hauek egin nahi ditugu: 1) PNVkoen bilerak Bilboko Elcano kalean egiten ziren eta ez Donostiako Elcano kalean. 2) «Txillardegi» ez da katedratiko emeritua, irakasle emeritua baizik. 3) [Alison] Mackey soziolingüista aipatzen denean, William Mackey izan behar zuen.