GARA > Idatzia > Ekonomia

EuskalHerriLan gunea sortu da, «mugaz gaindi» lana bilatzen laguntzeko

GARA | BAIONA

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan garapen ekonomikoa sustatzea helburu duen Hemen elkarteak eta Lakuako Egailan egiturak EuskalHerriLan gunea sortu berri dute.

Horren xedea da euskal herritarrei «mugaz gaindi» lana xerkatzen laguntzea eta prestakuntza bideratzea. Zerbitzua ez da soilik langileei zuzendua izango, interesa duten enpresek ere baliatu baitezakete elkarlan horretatik osatuko den lan-burtsa, baita euren eskaintzak egin ere bertan.

Lan bila dabilenak, eskaintzak kontsultzeaz gain, bere curriculuma eta lan-eskaera argitaratu dezake eta beronen bilakaeraz informazioa eskuratzea ere izango du.

Ekimena aurrera eramateko tresna nagusia euskalherrilan.eu webgunea izango da. Xehetasunak euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz aurki daitezke orri horretan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo