GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Oreka eta berdinketa ugarirekin abiatuko da Euskal Herrikoa

J.L.

Oreka eta berdinketa ugarirekin abiatu da Euskal Herriko Launako Sokatira Txapelketa. Lehen jardunaldian, 320 kiloko lehen ekinaldia jokatu zen bi multzotan banatuta, eta berdinketak izan ziren nagusi.

Lehen multzoan Ibarra A eta Abadiño A berdinduta geratu ziren lehen postuan 3,5 punturekin. Bigarren berriz, Berriozar 2 punturekin, eta azkena, berriz, Sokarri A puntu bakar batekin.

Bigarren multzoan ere berdinketa izan zen lehen postuan, berdinduta amaitu baitzuten Abadiño B-k eta Sokarri B-k, bakoitzak 4,5 puntu batuta. Atzetik Barrundia sailkatu zen 3 punturekin, ondoren Sokarri C, 2 punturekin, eta azkena, berriz, Ibarra B, puntu bakar batekin. Bi jardunalditako ligaxkak izango dira bi multzoetan, eta bakoitzeko estreinako hirurek lortuko dute finala jokatzeko txartela.

Nafarroako Txapelketan, berriz, lehen jardunaldia jokatu da 590 kilokoan, mutiletan, eta Amaiur izan zen nagusi jokatutako ekinaldi guztiak irabazi ostean. Atzetik, Basaburua sailkatu zen Txantreari irabazita, eta azken hauek itxi zuten sailkapena tiraldi guztiak galduta. Sailkapen nagusian, Amaiur doa lehen postuan 3 punturekin, bigarren Basaburua 2 punturekin, eta azkena Txantrea puntu batekin.

Emakumezkoetan, bigarren jardunaldia jokatu zen 375 kilotan, eta lehen jardunaldian gertatu zen bezalaxe, bigarrengoan ere Amaiur izan da jaun eta jabe jokatutako tiraldiak irabazita. Atzetik Basaburua sailkatu zen Berriozar menderatuta, eta azkena, berriz, Berriozar izan zen, dena galduta.

Txapelketa amaitzeko jardunaldi bat besterik falta ez denean, sailkapena honela dago. Lehenengo Amaiur 6 punturekin; bigarren Basaburua 4 punturekin, eta azkena, berriz, Berriozar 2 punturekin. Nafarroako Txapelketako azkeneko ekinaldia azaroaren 27an jokatuko da Zugarramurdiko pilotalekuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo